Blokeatua aldatu

Kaixo. «Nafarroa Espainiako autonomia erkidegoa da. Ez da Euskadiren parte» diozu. Pentsatzen dut Euskadi izenarekin Euskal Autonomia Erkidegoa aipatu nahi duzula; horrela baldin bada, zuzen zabiltza.

Hala ere, Nafarroa (bai Nafarroa Garaia, bai Nafarroa Beherea) Euskal Herriaren parte da. Eta Euskal Herriko lekuen artikuluetan, eskuineko informazio taulan, «Euskal Herria» jartzen dugu toki izen zabalentzat, estatua aipatu gabe, artikulua ez bada administrazio esparru batez ari (adibidez, administrazio esparru bat diren udalerrien kasuan bai, jartzen dugu estatua: ikus, adibidez «Iruñea» artikulua). Horrela erabaki zen aspaldi, wikilarion artean. Arau hori alda daiteke, jakina, baina horretarako arrazoiak eman behar dira, eta beste wikilariak konbentzitu, edizio gerra batean sartu gabe.

Edizio gerra batean sartu zarelako blokeatu zaitut. Edizio gerrarik egingo ez duzula eta Wikipediaren onerako editatuko duzula hitzematen baduzu, desblokeatuko zaitut. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2018-05-15, 14:17 (UTC)


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.