Erdal wikipedia bateko artikulu bat erreferentzia edo kanpo lotura gisa aipatzea aldatu

Kaixo. Ikusi dut «Fimosi» artikuluan Gaztelaniazko Wikipediako artikulura lotura jarri duzula, erreferentzia gisa edo kanpo lotura gisa. Wikipedian, ordea, ez da horrelako loturarik onartzen (ez Euskal Wikipedian, ez Ingeles Wikipedian, ez Gaztelaniazko Wikipedian...). Artikulu horretako edukiren bat Gaztelaniazko Wikipediatik itzuli baldin bada, eztabaida orrian adierazi behar da, «Itzulia» txantiloia erabiliz. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2017-11-02, 13:39 (UTC) 13:39, 2 azaroa 2017 (UTC)

Bandaloa aldatu

Eusko Alderdi Jeltzaleko aldaketak aldatu

Kaixo IP, eskerrik asko zure ekarpenengatik! Artikulu horretako zure ekarpena ondo egituratua dirudi, baina EAJren artikuluan egoteko gai horri buruz zehazki aritu behar da; aldiz, "erraustegiaren egungo egoera" (bost paragrafo...) ez da EAJri buruz, zati txiki batean izan ezik (jarri mesedez lehen idatzitakoa erraustegiari buruzko artikuluan, hala balegokio, testua dagokion artikulu zatian integratuz).

Alderdi politiko horri buruzko edozer dela, izan zehatza eta laburra, artikuluko atal hori gehiegi ez puzteko. Hala ere, gaiak tratamendu luzeagoa behar duela uste baduzu, esteka bat sortu hortik artikulu berri batera. Bestalde, Wikipediak egiaztagarritasuna behar du, erreferentziak; beraz, gehitu itzazu mesedez, bereziki gai arantzatsuetan. Izan eraikitzailea eta lagungarria! Bestalde, WPk izen bat sortzea aholkatzen du, komunitate osoaren konfiantza hobetzeko. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 21:17, 28 martxoa 2018 (UTC)


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.