Lankide:Wikimaribarre/Proba orria Felipa del Pueyo Ruiz

Wikimaribarre/Proba orria Felipa del Pueyo Ruiz
Bizitza
Jarduerak

Felipa del Pueyo Ruiz (Tarazona, Zaragoza, 1897ko abuztuaren 22a - Ausejo, Errioxa, 1936ko irailaren 13a) "La Guapa" goitizenez ezaguna. 39 urteko etxekoandrea zen, 6 seme-alaba zituen. Espainiako Gerra Zibilean fusilatu zuten.[1][2]

Biografia

aldatu

Felipa Tarazonakoa zen jatorriz. Acisclo del Pueyo eta Vicenta Ruizen alaba.[3] Lodosa edo Los Arcosen (Nafarroa Garaia) bizi zen bere senar Agapito Remírez "El Aguador" eta sei seme-alabekin (Vicenta, Antonio, Rosario, Jesús, Santiago eta Araceli). Etxekoandrea zen,[1]

Sexu erasoak jasan ondoren, Ausengon fusilatu zuten Lodosako Amada Morentín Roldán eta Asunción Vergara de Luisekin batera. Fusilatu ostean jantzita zeramaten faja ere zieten eta biluzik utzi zituzten. Denetarik egin zieten, ez dago argi hil aurretik ala hil ondoren.[1]

Memoriaren Dokumentazio Zentroa Jimeno Jurioren ekarpena [4]

Aintzatespenak

aldatu
  • Lodosako Udalaren Aitorpena 1936an eraildako bizilagunei. Lodosako Udalaren testua: IN MEMORIAM 1936ko uztailaren 19an, ziurrenik, Lodosako historiaren orririk beltzena ireki zen, hilketa, umiliazio, espoliazio, familia hautsi eta isiltasun konplizearekin. Legezko gobernu baten aurkako estatu-kolpe huts batek ematen zion hasiera Gerra Zibilari...Bertan, herriko beste eraildako batzuen artean, Felipa Pueyo Ruiz aipatzen da.[5]
  • 2013ko martxoaren 7an, Lodosako Udalak omenaldi publiko bat egin zien 131 biktimei eta haien familiei, Lodosako herriaren eta hura ordezkatzen duen erakundearen, Udalaren, errekonozimendu gisa balio izan zuena.[6]
  • AMEHITA, Tarazonako Memoria Historikoaren aldeko Elkarteak monolito bat jarri zuen herri horretako hilerrian kolpe militarraren ondorioz hildako turiasondarren izenekin. 2017ko apirilaren 14a.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-20).
  2. PUEYO RUIZ, Felipa – Parque de la Memoria. 2013-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-20).
  3. Felipa del Pueyo Ruiz. .
  4. «Memoriaren Dokumentazio Zentroa» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-20).
  5. PUEYO RUIZ, Felipa – Parque de la Memoria. 2013-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-20).
  6. a b Del Pueyo Ruiz, Felipa – Con Nombre & Apellidos. (Noiz kontsultatua: 2024-06-20).

Kanpo estekak

aldatu

Adi: Berezko "Wikimaribarre/Proba orria Felipa del Pueyo Ruizera" antolatzeak aurreko berezko "Pueyo del Ruiz, Felipa" antolatzea gainditzen du.