Nerea Ariznabarreta Izkue
Nerea Ariznabarreta Izkue (Eibar, Gipuzkoa, 1981ko maiatzaren 7a) narratzailea eta antzerkigilea da.[1][2]
Nerea Ariznabarreta Izkue | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1981eko maiatzaren 7a (43 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | LISPA Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea eta kontalaria |
![]() ![]() |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/04/Maite_Rosende_eta_Nerea_Ariznabarreta.jpg/260px-Maite_Rosende_eta_Nerea_Ariznabarreta.jpg)
Bizitza
aldatuNerea Eibar hiri armagile, eta industrialean jaio zen. Txikitan asteburu guztiak bere aitaren baserrian igaro zituen. Aitak, ipuinak, elezaharrak eta haurtzaroko bizipenak kontatu eta asmatzen zizkion eta Nereak errealitate majiko hori gustura jasotzen zuen. Amarengandik abesteko zaletasuna jaso zuen. Amak ipuinak grinez kontatzen zizkion, pertsonaiei ahots ezberdinak jarriz eta kantuak asmatuz. Eta nahasketa horretatik atera zen Nerea, narratzailea eta antzerkigilea.[3]
Formakuntza
aldatuJarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietan lizentziatua da. Pianoa ikasketak ere egina, 2001ean eskuratu zuen titulua. Erdi mailako musika-prestakuntza ere badu. Dantza garaikidea, afrikarra, adierazkorra, flamenkoa eta capoeira ikastaroak egina da.[2]Londresen eta Berlinen egin ditu ikasketak. Hainbat ikastaro eta bestelako ikasketekin osatu du formakuntza: gorputz hezkuntza, antzerki fisikoa eta clowna.[1]
Lan ibilbidea
aldatu2003an hasi zen ipuinak kontatzen eta 2008an antzerki-konpainia bat sortu zuen bi lagunekin batera. Esperientziak eta zenbait ikastarok narratzaile gisa trebatu dute eta bestelako ikasketek istorioak ahotsarekin, keinuarekin, objektuekin eta kantuekin asmatzera eta kontatzera eraman dute.[2]
Zurrumurru izeneko konpainia sortu zuen 2008an, eta Naita Produkzioak izenekoa, berriz, 2017an.[4]
Antzerkia
aldatuAntzerkian hainbat ikuskizun eskaini ditu, bestea beste:
Urtea | Ikuskizuna | Konpainia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2020 | Pinocchio | GORAKADA | Ze Barros |
2020 | Adela eta Martirio Bernarda Albaren Etxean | NAITA Produkzioak | Saioa Iribarren |
2019 | Amatxik Dixit | Cía Goitibera | Saioa Iribarren |
2019 | AIOKO | Zurrunka Teatro | Itziar Rekalde |
2018 | Somewhere maybe here / Edonon agian hemen | Cat Gerrard | Cat Gerrard |
2017 | EL HERMANO DE SANCHO | Laurentzi Producciones | Lander Iglesias |
2012 | El Circo de la pulga | Zurrumurru Antzerki Taldea | CREACIÓN COLECTIVA |
2011 | El viaje de Sialuk la osita parda | En La Lona | Pablo ibarluzea |
2010 | Exodo | En La Lona | Andrés Fresno |
2009 | Mementu Ridiccoli | En La Lona | Susana Alfieri |
Telebistan
aldatuGoenkale | ETB1 | ||
---|---|---|---|
wazemank | ETB1 |
Sariak
aldatu- 2024an Nereak Etxepare Album ilustratu saria eskuratu zuen beldurrari buruzko 'Mamuki' album umoretsuagatik, Maite Rosende ilustratzaile donostiarraren ilustrazioekin hornitua. Beldurrari buruzko album ilustratu umoretsu hau aurkeztu ziren 31 lanen artean nagusitu zen.[1][5][6] Argitalpena: Saritutako lana Nafarroako Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, euskaraz, 2024ko udazkenean.[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c Echevarría, Jan. (2024-06-27). «'Mamuki' album ilustratua, 2024ko Etxepare saria» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ a b c Iametza. «NEREA ARIZNABARRETA IZKUE» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ «Maite Rosende eta Nerea Ariznabarreta» ZUZEU 2024-06-27 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ «Nerea Ariznabarretak Etxepare Saria irabazi du Mamuki albumarekin» eta kitto! euskara elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ Agirre, Jon. (2024-06-26). «'Mamuki' albumak jaso du 2024ko Etxepare saria» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ «Nerea Ariznabarretak Etxepare Saria irabazi du Mamuki albumarekin» eta kitto! euskara elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ «Maite Rosende eta Nerea Ariznabarreta» ZUZEU 2024-06-27 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).