I want you for US Army aldatu

I Want You For U.S. Army (Estatu Batuetako armadan nahi zaitut), James Montgomery Flaggek 1917an sortutako grafika publizitario baten leloa izan zen, Lehen Mundu Gerran eragin handia eduki zuena. Kartelaren egileak bere aurpegia zenbait aldaketekin erabili zuen eredu bezala Osaba Samen aurpegia egiteko, eta marrazkia egiterakoan eredu bezala Walter Botts izan zuen.

 
I want your for US Army posterra

Publizitate kanpaina hau oso arrakastatsua izan zen sortu zen garaian, 5 milioi kopia inprimatu ziren eta 13 milioi mutil errekrutatu zituen egun batean.[1]  Nahiz eta gizartean arrakasta handia eduki, egilea egindako lanarekin nahiko gaizki sentitu zen bere kartelak zenbait gazte hiltzera eraman zituelako. Kartela askotan imitatua (eta parodiatua) izan da, esloganean aldaketa ezberdinak eginez. Espainiako gerra zibilean Goñik kartela imitatu zuen, Churchillek ere gutxi luzatu zuen denbora kartela ateratzeko. Gaur egun Trump ere egunkarietan agertzen da itxura horrekin.[2]

Egilea aldatu

James Montgomery Flagg[3] marrazkilari, ilustratzaile eta margolari amerikar bat izan zen, Lehen Mundu Gerran ospetsu egin zena haren publizitate belikoagatik,  non "I want you for US army" kartela (1917) nabarmentzen den.

Txikitatik gustatu zitzaion marraztea eta 12 urte zituenerako, hainbat aldizkari nazionalak bere ilustrazioak onartu izan zituzten. 14 urte zituenean, Life aldizkariko artista ekarlea zen eta hurrengo urtean Judge aldizkarian lan egiten hasi zen.

1894 eta 1898 urteen bitartean , Flagg-ek Arts Students League-n ikasi zuen eta 1898.urtean Europara joan zen, Londresen eta Parisen marrazketa ikasteko. 1900. urtean, Estatu Batuetara itzuli zen, non artista emankor eta handinahi bihurtu zen, bere garaiko argitalpen bikainetan lan eginez. Ilustrazio ugari egin zituen eta ezaguna egin zen bere limerick (edo komiki) ilustratuengatik.

1903an, Flaggek Nervy Nat (1903-1907) lehen komiki zerrenda sortu zuen. Naten inguruan jira-biraka zebilen, eskale burugabe bat, legearekin etengabe sartzen dena. Komikia Frederick Burr Opperren arlote errugabearen Happy Hooligan arrakastak inspiratu zuen.

Gainera, bere marrazkiak Harper & Bros egunkarian argitaratzen ziren “James Montgomery Flaggs-en zirriborroak” izenarekin (1913-1915). Flagg-ek bizitza buhame bat bizi zuen. 1906.urtean, Dutch Treat Club sortzaileetako bat izan zen eta 1913an presidentea izendatu zuten.

Komikietara bueltatu zen hainbat alditan bere bizitzan zehar. 1936ko abenduatik 1937ko uztaila arte Us izeneko asteko panel bat zuen, Ledger Syndicateko egunkarietan argitaratzen zena. 1946an bere autobiografia idatzi zuen, Roses and Bucksot izenekoa eta 82 urte zituenean, 1960an, hil zen New Yorken.

Testuingurua aldatu

Testuinguru historikoa aldatu

Lehen Mundu Gerra, Mundu Gerra edo Gerra Handia ere deitua, Europan zentratutako mundu gerra bat izan zen, 1914ko uztailaren 28an hasi eta 1918ko azaroaren 11ra arte iraun zuena. Munduko potentzia handi guztiak inplikatu zituen, aurkako bi bandotan lerrokatu zirenak: entente hirukoitzaren aliatuak eta Aliantza hirukoitzaren potentzia zentralak. Gatazkan zehar 70 milioi militar baino gehiago mobilizatu zituzten, 60 milioi europar barne, historiako gerrarik handienetako bat bihurtuz. 9 milioi borrokalari baino gehiago hil ziren.[4]

Testuingurua publizitatean aldatu

Kartel honen lau milioi ale inguru banatu ziren Estatu Batuetan 1917 eta 1918 artean, Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak bere webgunean jakinarazi duenez. Gainera, kartelaren bertsio bat berrerabili zen Bigarren Mundu Gerran,

Publizitateko karrel garrantzitsuenetariko bat izan da, momentuan sortu zuen eraginarengatik batez ere. Kartel honek beste kartel publizitarioentzako eredu gisa balio izan du historian zehar. Honen eragina hobeto ulertzeko, garai horretako publizitatea ezagutzea garrantzitsua da.

Publizitate grafikoa XIX. mendearen amaieran sortu zen, arte-adierazpenetara bideratuta, eta XX. mendearen hasieran merkataritza-funtzioa hartu zuen. Gerra Handian, propaganda politiko bezala erabilia izan zen, eta, nagusiki, kartelen bidez hedatua izan zen. Analfabetoek ere ulertzen zituzten kartelen komunikazio-potentzial handiak berehala bihurtu zituen propagandarako tresna, eta gobernuak tresna horretaz baliatu ziren, jendetzak mobilizatu behar zirelako aberriaren alde borrokatzeko.

Britainia Handiko erreklutamendu kartelak izan ziren zuzenenak eta are mehatxagarrienak ere, horietan bandera britainiarra higitzenikusten delarik

Hala ere, Estatu Batuetako kartelen berezitasunetako bat da erru sentimendua sortu nahi zietela deiari erantzuten ez ziotenei, eta gainerako gizarteak gaitzesteko moduko ekintza koldar gisa identifikatu zuten beren hautua.

Gerra Handian parte hartu zuten estatu guztiek propaganda erabili zuten gatazkak iraun zuen bitartean. Orientazioa, helburua eta helburuak aldatu egin ziren denborak aurrera egin ahala, eta gobernu bakoitzaren beharretara egokitu ziren.

Lau helburu nagusi daude:[5]

  1. Etsaiaren aurkako gorrotoa mobilizatzea, nazio kontrajarria mehatxatzaile, erasotzaile hiltzaile eta sataniko oztopatzaile gisa irudikatzea, azken garaipena ziurtatuz. Etsaia nazioaren eta unitate konstituziogile bakoitzaren ideal eta amets maitatuak gauzatzeko oztopo gisa errepresentatzen du.
  2. Aliatuen adiskidetasuna zaintzea: errespetuaren eta estimuaren erakustaldiak eta etxeko propagandaren gai guztiak.
  3. Adiskidetasuna mantentzea eta, ahal bada, herri neutralen laguntza lortzea
  4. Etsaia adoregabetzea.

Kanpaina aldatu

Ezaugarriak aldatu

Itxurari dagokionez publizitate grafika hau nahiko sinplea da. Erdian gizon bat agertzen da, itxuraz pertsona heldua dirudi ile zuria duelako. Gizonaren janzkera formala da baina kolore biziak ditu, konkretuki Estatu Batuetako banderaren koloreak: gorria, urdina eta zuria. Haren kapelan agertzen diren izar zuriak ere nabarmentzekoak dira, banderan ere agertzen direlako.

Kartelaren egileak Estatu Batuak pertsonifikatu nahi zituen gizonaren irudiarekin. Gizonari osaba Sam deitzen diote. Kartelean osaba Samek atzamarrarekin kartelaren ikuslea seinalatzen du, horri esker,  gertutasuna helarazten du. Egileak osaba Samen pertsonaia ospetsua erabili zuen herrialdea pertsonifikatzeko. Eta osaba Samek, ikusleari zuzentzen zaio hatz erakusleaz seinalatuz.

Osaba Samen azpian bi esaldi agertzen dira hizki larriz idatzita. Lehenengo esaldia “I WANT YOU FOR US ARMY” da, publikoa Estatu Batuetako armadan sartzea animatzen duena (“Estatu Batuetako armadan nahi zaitut ”). Letra tamaina dagokionez, bigarren esaldia baino handiago da. Esaldiko “you” hitza are handiagoa da, enfasia eman nahi dio egileak publikoa barneratua sentiarazteko.

Bigarren esaldia nahiz eta tamaina txikiagoa izan, letra larriz idatzita dago ere. “Nearest recruiting station” da bigarren esaldia, hau da, kontratazio geltokirik hurbilena. Honek armadara non inskribatu behar den azaltzen du. Kartelaren atzeko partea zuria da, horri esker, osaba Samen irudia eta azpiko bi esaldiek garrantzi handiagoa hartzen dute. Ertzetan bi marko desberdin daude, bat gorria eta bestea urdina. Horri esker, arreta kartelaren erdialdean mantentzea errazagoa da.

Uncle Sam aldatu

Teoria ezberdinak daude Osaba Samen jatorriari buruz, baina AEBetako gobernuaren bertsio ofizialak, Samuel Wilson izeneko harakin bati buruz hitz egiten du, 1812ko anglo-estatubatuar gerran Troy hiritik (New York) soldaduei upeletan ontziratutako janaria ematen ziena.

Wilsonek "uncle Sam" (osaba Sam) ezizena jasotzen zuen, eta upelak markatzen zituen bere inizialekin, "US", "United States" siglekin nahastu zirenak.

"Bi ideiek bat egin zuten eta Osaba Sam herrialdearen ikurra izan bilakatu zen", adierazi du AEBetako Historia Museo Nazionaleko agiri batek. Horregatik, Osaba Sam Estatu Batuetako pertsonifikazioa bezala agertzen da karteletan.

Inspirazioa eta parodiak aldatu

Kartel honek erreferentzia zuzen bezala britainiarrek 1914an egin zutena hartu zuen, non Lord Kitchener gero Osaba Samek erakutsiko zuen jarrera berean agertzen zen. Gainera, eslogan bera ere ikus daiteke: "Britainiarrak, [Lord Kitchener], behar zaituzte. Bat egin zure herrialdeko armadarekin! Jainkoak salba dezala erregea ".

Espainiako gerra zibilean, Goñik kartela imitatu zuen Bartzelona errepublikanoan, non irakur daitekeen katalanez: “eta zuk, zer egin duzu irabazteko?” Goñik Gerra Zibila pasatu zuen Bartzelonan Marrazkilari Profesionalen Sindikatuan lan egiten.

Bigarren Mundu Gerran, Winston Churchillekin ere kartel bategin zuten Osaba Samek zuen pose berean. Kartel honetan irakur dezakegu ingelesez: ”Garaipena merezi”

Gaur egun, Estatu Batuetako presidente ohia Donald Trump eta mundu osoko agintariak pose horrekin ikusi ditzakegu hainbat egunkarietan oraindik.[6]

  1. (Gaztelaniaz) Migliucci, Dario. (2016-12-02). «Así inventó EE. UU. la proaaganda de estado» MuyInteresante.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  2. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  3. (Ingelesez) «James Montgomery Flagg» lambiek.net (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  4. (Gaztelaniaz) thehistorystyle. (2011-11-06). «La Primera Guerra Mundial: Contexto histórico internacional» thehistorystyle (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  5. White, T. R.. (1939-04). «Propaganda Technique in the World War. By Harold D. Lasswell. New York: Peter Smith, 1938. $3.50.» American Journal of International Law 33 (2): 423–423.  doi:10.2307/2190366. ISSN 0002-9300. (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  6. (Gaztelaniaz) «100 años del afiche del Tío Sam: ¿cuál es la historia detrás de la icónica imagen?» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).