Lankide:Oagestaper1/Proba orria

Oagestaper1/Proba orria
Bizitza
Jarduerak

Ainize Barea Núñez, Peke ezizenaz ere ezaguna, (Arrigorriaga, 1992ko urtarrilaren 25a) bizkaitar futbolaria da, aurrelari jokatzen duena. Gaur egun Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen den Deportivo Abanca futbol-taldean jokatzen du.

Peke (Ainize) Barea
Jaiotza Arrigorriaga, 1992ko urtarrilaren 25a
Jaioterria Bizkaia, Euskal Herria.
Jarduera Futbolaria
Taldeak 1. CD Ugao

2. C.D. Santa Teresa

3. Deportivo Abanca

Posizioa Aurrelaria

Ibilbidea

aldatu

Ainize Bareak hamabi urte bete arte futbolaz gain pilota egiten zuen[1], beraz, CD Ugaora iritsi baino lehen hasi zen futbolera jolasten. Han jaso zuen Peke ezizena, hiru Ainize baitzeuden taldean. Euskal Ligan zortzi urte eman ondoren, Badajozeko C. D. Santa Teresarekin jokatu zuen lehenengo aldiz Lehen Mailan, non eskuineko belauneko lesio batekin hasi zen. Ebakuntza egitera behartua izan zen 2016ko martxoan, eta, ondoren, urrira arte jokotik kanpo egon zen.[2]

2018-an Deportivo taldera joan zen, han zenbait posiziotan jokatu zuen, muturrekoan, erdiko-erasotzailean... Gaur egun bere aurrelariaren posizioa hartu arte. R.C. Deportivoren goleatzaile historiko nagusia da[3] Estefanía Pabst gainditu ondoren . Lehen Mailara itzuli zenetik, hainbat izan dira Espainiako selekzioan kokatzen duten zurrumurruak, bereziki 10 egunetan jarraian hiru "hat-trick" segituan lortu zituenean, Espaniako selekzioko hautatzaileak, gai honi buruz iritzia ematea beharrezkoa ikusten duelarik. 2020ko otsailean Jorge Vildak "Peke Selekziora etortzetik oso gertu" zegoela adierazi zuen.[4]

Taldeak

aldatu
Sasoia Taldea Herrialdea Jolastutako partiduak Golak
2007-2015 CD Ugao España
2015-2017 C. D. Santa Teresa España
2017-2018 Deportivo Abanca España 26
2018-2019 Deportivo Abanca España 30 30
2019-2020 Deportivo Abanca España 21 14
  1. (Gaztelaniaz) Menayo, David; @david_menayo. (2016-02-01). «Fútbol Femenino: Ainize Barea, de pelotari a futbolista de Primera» Marca.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Peke recibe el alta médica» Hoy 2016-10-20 (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Peke: "Somos de los grandes, y tenemos que seguir siéndolo"» Riazor.org 2020-02-29 (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  4. (Gaztelaniaz) «"Peke está muy cerca de venir a la Selección"» BeSoccer 2020-02-24 (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).