Zuzenbide internazionala aldatu

Subiranotasuna hitza teoria politikoan eta zuzenbide internazionalaren doktrinan pisu handia izan du. Hala ere, batzuetan, subiranotasuna hitzaren edukia ilundu eta deformatu egin da , horregatik hainbat modutan ulertu ahal da edo interpretazio desberdinak onartu ahal dira eta izan, horrela, zalantzaren, nahasketaren edo ziurgabetasunaren arrazoia. Arazo nagusia da, terminoaren definizio eta autore asko daudenez, ez dagoela akordiorik kontzeptu honek bilatutako objektua zein den zuzenbide internazionalan.

Jean Bodin-en definizioaren arabera: «Subiranotasuna errepublika baten betirako botere absolutua da», horrek, aldi beran, bere definizioaren objektua zein den zehazten du. Lehenik eta behin errepublika zer den ezartzen du: «gobernu zuzen baten familien eta haien artean komunean daukaten botere burujabea»; horrez gain, bigarren gauza bat plazaratzen dur: «bukaera zehaztuta dagoenean, subiranotasuna lortzeko behar diren bideak edo baliabideak ezarri behar dira». Horren ondorioa hau izango litzateke: subiranotasuna beharrezko baliabidea edo bidea da ez edozein gobernu lortzeko, gobernu zuzen bat lortzeko.

Beste aldetik, Carré de Malberg-ek, bere ‘’estatuaren teoria orokorrean’’, subiranotasun kontzeptua aztertu eta banatu ondoren <<kanpoan independentzian eta nagusitasuna estatuaren barnean>>, kontzeptua bikoitza dirudiela aldarrikatzen du, baina azken finean, <<barneko soberania eta kanpoko soberania, soberania bakar eta berdin bateko aldeak besterik ez direla>>.

George Jellinek-ek esan zuen subiranotasuna kontzeptu polemikoa zela, posible da esaldi hori esan izana subiranotasuna definitzen saiatu diren pertsonetan pentsatzen. Agian arrazoi honengatik Hermann Heller-ek Bodino (Jean Bodin) obra berriro irakurtzea gomendatzen du. Honetan esaten hau esaten du: "Jean Bodini buruz hitz egiten dutenek ez dakite zehazki zer izan zen berak irakatsi zuena"

Carlos Augusto Rodríguezek adierazten du subiranotasunaren kritika zientifiko batek termino horren definizio guztiak erakutsi eta jardutako eragozpenak definizio bakoitzaren kontra zuzendu behar dituela. Horrela, bakarrik erakutsiko dira arazoaren ezaugarri orokorrak, eta konponbide praktikoak eskainiko dira.

Kritika zientifiko onetik sortutako ondorio praktikoak ez dira estatuaren doktrinak, zuzenbide konstituzionalean edo Magna Carta benetan disposatzen duenarekin, sortutako gauzekin nahasi behar. Ondorio hauek, nazioarteko zuzenbidearen doktrina elikatzeko erabiliko dira, bereziki, aipatutako zuzenbidearen barnean ‘’soberania’’ kontzeptuak bilatutako objektua argitzeko.

Etimologia aldatu

Terminoa egiaztatu gabeko latin arrunteko ‘’superanus’’etik dator (hori latineko‘’super’’-’’over’’ etik dator), gobernatzailea[1] edo lider esan nahi duela. Ingelesezko erregealdian eragina izan zuen bere idazkera hitza XIV. mendean ingelesez agertu zenetik.[2][3]

Subiranotasunaren ikuspuntuak aldatu

  • Liberal klasikoek, adibidez, Stuart Mill, kontsideratzen dute subiranotzat pertsona bakoitza.
  • Errealistek subiranotasuna ikusezina eta garantizatua bezala ikusten dute nazio-estatu legitimoak. [citation needed]
  • Arrazionalistek ikusten dute subiranotasuna errealistek ikusten duten antzeko moduan. Hala ere, arrazionalismoak adierazten du nazio-estatu baten subiranotasuna urratuta egon ahal dela muturreko egoeretan, adibidez, giza-eskubideak ukatzean. [citation needed]
  • Internazionalistek sinesten dute subiranotasuna zaharkituta dagoela eta ez dela beharrezkoa bakea lortzeko, haien “komunitate globala” sinesmenarekin lotuta. Botere gehiegikeria erabiltzen duten estatu subiranoen harira, adibidez, Hitleren Alemania Nazia edo Stalinen Sobietar Batasuna, haiek argudiatzen dute gizakiak ez daudela babestuta haien estatuarengatik, eta ONUren akta osagarrian oinarritzen den errespetua estatuaren subiranotasunarekiko, oztopo bat dela interbentzio humanitarioarako.[4]
  • Anarkistek eta hainbat libertarioak estatu eta gobernuen subiranotasuna ezeztatzen dute. Anarkistek, sarritan subiranotasuna gauza indibidual bat bezala argudiatu dute, Eumeswil eleberrian esaten den bezala. Esate baterako, Salvador Dalík era ironiko “anarko monarkiari” buruz hitz egin zuen; Antonin Artauek Heliogabalus: edo Anarkista koroatuaz; Max Stirnerrek Bakarra eta bere jabetzan; Georges Bataillesek eta Jaques Derridak “antisubiranotasunari” buruz. Beraz, anarkistek gizabanakoaren kontzeptu klasikoa norbanakoaren subiranotasuna bezala batu zuten, kontzientzia politikoaren oinarriak eraikitzen. Kontzientzia bateratua norbanakoaren gainetik dagoen subiranotasuna da, Nietzschek frogatu zuen bezala.
  • Inperialistek, burujabetasunaren ikuspuntu bat sostengatzen dute non botere legitimazioa existitzen da  haien borondatea inposatzeko gaitasuna duten estatuetan, indarraren bidez edo indarra erabiltzeko mehatxuaren bidez, gaitasun militar eta politiko gutxiago duten beste estatuen populazioan. Estatu hauek, norberaren burujabetza ezeztatzen dute guztiaren ongintzaren edo jainkotiar eskubideen begirunean.[citation needed]


Matteo Karuffak esaten zuen bezala, “burujabetza akzio publiko eta politiko guztietan dago instituzioen bidez exekutiboko indarren erabilera herriari parte-hartze prozesuetan parte hartzea irekitzen duen guztietan.[5]

  1. Collins, Richard. Oxford University Press 2011-10-31 (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  2. «Random House compact unabridged dictionary» Choice Reviews Online 34 (09): 34–4839-34-4839. 1997-05-01  doi:10.5860/choice.34-4839. ISSN 0009-4978. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  3. James, Stuart. (2005-01). «Oxford Dictionary of National Biography200559Oxford Dictionary of National Biography. Oxford: Oxford University Press Last visited September 2004. , ISBN: 60 volume print version 0 19 8614111 X £7,500/$13,000 URL: www.oxforddnb.com £195.00+VAT (UK) pa. individuals; £250.00+VAT (UK) pa. schools; other prices on application or JISC deal available in the UK Purchasers of the print set obtain a free one‐year subscription to the online version» Reference Reviews 19 (1): 58–60.  doi:10.1108/09504120510573981. ISSN 0950-4125. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  4. Thibault, Jean-François. (1998). «HASHMI, Sohail H. (dir.). State Sovereignty. Change and Persistence in International Relations. University Park, The Pennsylvania State University Press, 1997, 224 p.» Études internationales 29 (4): 984.  doi:10.7202/703964ar. ISSN 0014-2123. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  5. Middle Eastern Manuscripts Online 3: Arabic Manuscripts from the Library of the Hungarian Academy of Sciences in Budapest.  doi:10.1163/9789004308732_mm3o_all. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).