Balearretako sugandila

Balearretako sugandila (Podarcis lilfordi) Balear uharteetan bizi den sugandila da. Narrasti bat da, hau da, ornodunen taldekoa. Beraz, bizkarrezurra du bere gorputzari eusteko.

Lurrean arrastaka ibiltzen dira, sugea edo krokodiloa bezala, jatorriz ingurune urtarretan bizi zirelako. Eboluzioaren ondorioz, erabat egokitu dira lurreko bizitzara.

Balearretako sugandilaren dieta orojalea dela esan daiteke; izan ere, presa asko daude, eta horien artean, inurriak.

.

.

.

.

Bizitza zikloa aldatu

Podarcis lilfordiaren bizitza zikloa gehienetan hiru fasek osatzen ditu: gaztaro, sub-heldua eta heldua.

   Ba al dakizu    
2-3 arrautzako bi errunaldi egiten dituzte, bata udaberrian eta bestea udaren hasieran. Kumeak eguzkiaren berotan jaiotzen dira 60 bat egunen buruan.

Gaztaro fasea da lehenengo zatia, eta gehienetan udan gertatzen da.

Fase honetan, udako egunak bizi izateko leku egokiak bilatzen dituzte.

Sub-heldua fasea hasteko, sugandila tamaina txikiagoa dauka eta kolore berriztuagoa hartzen du. Jarduera sexuala hasi daitekeen unea da eta elikadura eta bizitza-esparru zabala izaten du.

Heldua fasea da azken zatia, eta ugaltzeko gaitasun osoa lortzen du. Gehienetan, eguzkiaren beroa gustuko dute eta udako egunetan aktiboagoak dira. Helduak, arrak eta emeak desberdinak dira, eta arrak nabarmenagoak dira kolore eta forma ezberdinak dituztelako.

   Ba al dakizu    
Arrak emeak baino handiagoak eta sendoagoak dira

Sailkapen taxonomikoa aldatu

Podarcis lilfordi Podarcis generoan sailkatzen den Lacertidae familiazko musker espezie bat da. Bere sailkamen taxonomiko zehatza hau da:



Habitat aldatu

Balear Uharteetako sugandilak bizi den uharteetako habitat guztiak hartzen ditu, harea eta itsasertz harritsua, hedadura handieneko uharteetako baso-masa txikien barnealderaino Cabrera edo Colom Menorcan bezala.

 

Banaketa geografikoa aldatu

Gaur egun, Cabrera uhartean dago, eta Cabrerako 15 irlatxotan artxipelagoko itsas-lehorreko parke nazionaletik gertu, Mallorcako 8 irlatxotan eta Menorcako 14 irlatxotan ere bai.

Habitatera egokitzeko estrategia aldatu

Uharteetara egokitzearen ondorioz, animalia horrek errunaldi txikiak egin ditu (2 arrautza handi, sugandila kontinentalen 8-10 arrautzen ordez).

Estrategia hori ohikoa da ingurune pobre eta egonkorretan, baina, aldi berean, oso espezie ahula bihurtzen du giroa aldatuz gero.

   Ba al dakizu    
Gizakiak historian zehar egindako ingurumen-aldaketen ondorioz, Balear Uharteetako lurreko ornodun zaharrenak dira

Ezaugarri bereziak aldatu

Berde ilun koloreko narrasti txiki bat da, lau gorputz-adar labur dituena. Aldiz, gorputza eta buztana luzeak dira.

Bere burua zabala bezain luzea da. Muturra oso zorrotza izan ohi da. Gainera, lepoa burua bezain zabala edo zabalagoa izateko joera dute.

Gorputza ezkataz beteta dago, biribilez edo obalatuz, lauak, 59-91 artean, gorputzaren erdian dagoen eraztun batean.

Neurriak eta kolorazioa oso aldakorrak dira populazioen artean. Hala ere, populazio ugarik kolore beltzeko joera dute.

Sugandila horiek zuhaixken gainera igotzen dira, ornogabe txikien bila, intsektuen bila, loreen bila, hazien bila, baita animalia hilen bila ere (kaioak, arratoiak eta abar).

Jasan ditzaketen mehatxuak aldatu

Narrasti hau Mallorca uharteetan, Menorcan eta inguruko uhartetxoetan bizi zen. Baina uharte handi eta ertainetatik desagertu da. Baliteke uharte nagusiak desagertzeko arrazoia erromatarrek beste espezie harrapari batzuk sartu izana dela.

 
Balearretako sugandila

Uharteetako bisitariek sugandilak errespetatzen dituzte. Hala ere, espeziearen ekologia trofiko naturala asaldatzen duten elikagaiak emateko ohitura sortu da. Gainera, giza jardueraren hondakinak gero eta ugariagoak dira uhartetxoetan. Etxeko animalien presentziak sugandilen estres-mailetan duen eraginaren frogak daude.

Bestalde, hondakin ez-organikoak, plastikoa adibidez, arrisku gehigarri bat dira, sugandilek aztertu eta bertan harrapatuta geratzen baitira.

Gainera, beste gutxi batzuek sugandilak harrapatu dituzte noizean behin, neurri batean uhartea birpopulatzeko asmoarekin, baina prozesu hori gauzatzeko inolako arrakastarik eta legezko baimenik gabe.

Balearretako sugandila Euskal Herrian aldatu

Balearretako uharteetako espezie hau beste hainbat lekutara zabaldu da, tartean Euskal Herrira, non espezie inbaditzaile bilakatu den. Adibidez, Gaztelugatxen eta Urgull mendian zabalduta dago, eta hango horma-sugandilari tokia kentzen ari zaio.

 
Horma-sugandila



Umeentzako esteka interesgarriak aldatu

https://www.paleoherpetologia.com/2018/06/complejo-de-especies-ibericas-del-genero-de-lagartijas-Podarics.html

https://animalia.bio/es/lilfords-wall-lizard?custom_list=516


Erabilitako iturri bibliografikoak aldatu

Rotger, A., Igual, J. M., & Tavecchia, G. (2021). lagartija balear. Quercus, 427, 19.

Salvador, A. (2009). Lagartija balear–Podarcis lilfordi (Günther, 1874). Enciclopedia Virtual de los Vertebrados Españoles.

https://www.miteco.gob.es/content/dam/miteco/es/biodiversidad/temas/inventarios-nacionales/reptil_43_tcm30-98948.pdf

https://spain.inaturalist.org/taxa/35637-Podarcis-lilfordi