Bost erreinuak.

Erreinua, biologiaz ari garela, izaki bizidunak beren ezaugarri komunen arabera sailkatzeko erabiltzen den banaketa-talde handietako bakoitza da.

Izaki bizidunen artean, bi milioi espezie inguru identifikatu dira, baina zientzialariek uste dute askoz gehiago daudela. Izaki bizidun guztiak taldeka bildu eta antolatu edo sailkatu egiten dira, izaki bizidunak elkarrengandik zeinen berdinak edo desberdinak diren ulertzeko. Espezieak sailkatzeko irizpide desberdinak erabiltzen dira, baina oso ohikoa izaten da, adibidez, elikadura-motaren arabera eta zelulen egituraren arabera sailkatzea. Bi irizpide horiei jarraituz, bost erreinu bereizi dira:

Animalien erreinua

aldatu
 
Animaliak

Animaliek honako ezaugarri hauek dituzte:

Landareen erreinua

aldatu
 
Landareak

Landareek honako ezaugarri hauek dituzte:

  • Zelulaniztunak dira.
  • Autotrofoak dira: hau da, substantzia sinpleetatik (ura, gatz mineralak eta airea) beren elikagaiak sortzeko gai dira, eguzki-argiaren laguntzaz. Horregatik, ez dute beste izaki bizidunez elikatu behar.
  • Lurrari lotuta daude eta, beraz, ezin dira mugitu.
  • Ez dute nerbio-sistemarik ez eta zentzumen-organorik ere. Hala ere, zenbait estimuluren aurrean erreakzionatzeko gai dira (argiaren aurrean, adibidez).

Onddoen erreinua

aldatu
 
Onddoak

Onddoek (perretxiko, lizun eta legamiek) honako ezaugarriak dituzte:

  • Batzuk zelulabakarrak dira (legamiak), eta beste batzuk zelulaniztunak (perretxikoak eta lizunak).
  • Ez dute ez ehunik ez organorik.
  • Heterotrofoak dira: ez dute beren elikagairik sortzen eta, beraz, oro har usteltzen ari diren izakiez (orbela, zura, janaria, ongarria, etab.) elikatzen dira.
  • Ezin dira lekuz aldatu edo mugitu.

Alga eta protozooen erreinua

aldatu
 
Protozooak

Protistoen erreinua ere deitzen da. Protozooak eta algak erreinu berean sartuta dauden arren, oso izaki bizidun desberdinak dira. Honako ezaugarri hauek dituzte:

  • Protozooak zelulabakarrak eta heterotrofoak dira; uretan, lurrean edo beste izaki bizidun batzuen barruan bizi dira, eta izaki bizidun horiei gaixotasun larriak eragiten dizkiete. Amebak eta paramezioak dira, besteak beste, protozooak.
  • Alga batzuk zelulabakarrak dira, eta beste batzuk zelulanitzak. Autotrofoak dira, eta itsaso, ibai eta aintziretan bizi dira. Ez dute benetako ehunik ez organorik. Alga zelulaniztunak harkaitzei lotuta bizi dira; alga zelulabakarrak, berriz, libre bizi dira, planktona osatuz.

Bakterioen erreinua

aldatu
 
Bakterioak

Moneroen erreinua ere deitzen da. Nagusiki, bakterioek osatzen dute erreinu hau. Honako ezaugarri hauek dituzte:

  • Zelulabakarrak dira. Izaki bizidun soilenak dira.
  • Mikroskopikoak dira.

Hainbat ingurunetan bizi dira: uretan, airean, lurrean, beste izaki bizidunen barruan, etab.

  • Bakterioetako batzuk onuragarriak dira izaki bizidunentzat, baina beste batzuk kaltegarriak, gaixotasunak eragiten baitituzte.
  • Bakterio batzuk (zianobakterioak, adibidez) beren elikagaiak sortzeko gai dira; beste batzuk (baziloak, adibidez, berriz, heterotrofoak dira.
  • Bakterioen zelulek ez dute nukleo bereizirik eta nukleoaren materiala zitoplasman sakabanatuta dago.