Lankide:Lucia Bisquert/Proba orria

Sarrera aldatu

Luisa Fernanda Borboikoa[1] edo María Luisa Fernanda de Borbón (Madrilen,1832ko urtarrilaren 30ean jaio eta Sevillan, 1897ko otsailaren 2an hil zen), Espainiako infanta izan zen bere jaiotza egunetik eta Montpensierko dukesa ezkontza bidez.

 
Luisa Fernanda Borboikoa


Biografia aldatu

Familia aldatu

Luisa Fernanda Borboiko infanta, Fernando VII. erregearen eta bere emakumearen, Maria Cristinaren, bigarren eta azkenengoko alaba izan zen. Madrileko Errege Jauregian jaio zen. Jauregi horretako kaperan batailatu zen bere jaiotzaren hurrengo egunean. Bere aitonak, aitaren aldetik Karlos IV Espainiakoa eta Maria Luisa Parmakoa ziren, eta amaren aldetik, Frantzisko I.a Bi Sizilietakoa eta bere emakumea, Maria Isabel Borboikoa, baita infanta izan zena ziren.

Ezkontza aldatu

Luisa Fernandaren arreba nagusiena, Elisabet II.a Borboikoa, Cadizeko dukearekin, bere lehengusuarekin, ezkontzeko hitzemanduta zeuden. Erreginak oinordekorik izango ez zuela pentsatuz, Luis Filipe Frantziako erregeak, bere bilobak Espainiako erregeak izateko asmoa zuen, horregatik, infanta Madrilen, 1846ko urriaren 10ean Antonio Orleansekoarekin (1824-1890) ezkondu zen, Montpensierko dukea eta Luis Filiperen semea zena. Ezkontza bikoitza izan zen, bertan, erregeak ezkondu bai ziren. Isabel II.ak bere koinaturi Espainiako infante titulua aitortu zion. Montpensierko dukeak Parisera lekualdatu ziren lehenengo, eta geroago Sevillara bizitzera joan ziren. Erreginaren eta Montpensierko dukeen arteko harremana gehienetan zailak izan ziren. Ezaguna zen Antonio de Orleansek espainiar tronua bere buruarentzat eta bere emaztearentzat nahi zuela, batez ere, bere aitaren baztertzearen ondoren 1848an, gainera, politikoki talka egiten zuen Espainiako errege familiakoen kide batzuekin. “Iraultza Loriatsua”, 1868an gertatu zen iraultza gertatu zen, Isabel II. tronutik kendu zuena, baina Montoensierko dukeei ez zien eragin, Espainian bizitzen jarraitu zuten eta Antonio Orleanskoa errege izendatzeko ahal zuen guztia egin zuen. Bere sortea eten zen 1870ko martxoaren 12an bere emaztearen lehengusua duelu baten desafiatu zuenean, Henrike Borboiko infantea, erregearen kontsortearen anaia, Leganesetik hurbil agertu zen hilik infantea; honen ondorioz, dukeak 60 botu jaso zituen, Amadeo Savoikoa aldez, 191 eta Luisa Fernanda bakarra. Tronua lortzeko irrikaz, bere alaba, Maria de las Mercedes Orleanskoa animatu zuten Alfonso XIII.arekin maitemintzean eta ezkontzean, Espainiako tronua berreskuratu zuena 1874an bere amaren abdikazioaren ondoren. Elkartea gutxi iraun zuen, Maria de las Mercedes ezkontzaren hilabete batzuen ostean hil zelako. Luisa Fernandaren azken urteetan bere semeen heriotzak eman ziren: María Amelia (1870), Luis (1874), María de las Mercedes (1878) eta María Cristina (1879). Bere senarra 1890an hil zen. Luisa Fernanda infanta ia helduaro osoan bizi izan zen bere senarrarekin San Telmoren Jauregian, Sevillan. 1893an, alarguna izanda, jauregiko lorategietako zati handi bat Sevillako Udalari eman zion eta 1897an jauregi berean hil zen. Lorategi hauek inauguratuko ziren 1914an Maria Luisa Parkearen bezala. Monasterio Escorialaren infanteen panteoian lurperatu zen 1897ko otsailaren 5ean.

Pradoko museoaren erdiaren jabe aldatu

Bere aita hiltzean, Pradoko museoaren edukiaren erdia oinordetu zuen. Garai horretan, Museo Real deitzen zen eta erregeen ondasuna zen.


Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) María Luisa Fernanda de Borbón. 2020-03-29 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).