Lankide:Jon eta Ainhoa/Proba orria


Elur-lursagua ugaztun karraskaria da, Cricetidae familikoa. Europako eta Ekialde Hurbileko mendietan aurki daiteke karraskari txiki hau, eta Euskal Herrian ere Pirinioez gain, uren banalerroko mendigune gehienetan aurki daiteke.

Nolakoa da?

aldatu
 
Elur-lursagu
  • Tamaina ertaineko karraskaria da.
  • Ilajea dentsoa da.
  • Kolore aldakorrekoa da baina marroi-grisaxka izan ohi da, eta sabelaldea argiagoa, gris-zurixka.
  • Gainerako lursaguek baino bibote handiagoak dituzte.
  • Belarriak luzeak eta ikusgaiak dira, ilajetik ateratzen baitira.

Non aurkitu daiteke?

aldatu

Hegoaldeko Europako eta Ekialde Hurbileko mendiguneetan aurki daiteke, baina txikiagoak diren hainbat mendigunetan ere aurki daitezke.

Euskal Herrian, uren banalerroa ezartzen duen mendigune guztian aurki daiteke.

 
Gordelekua

Gordeleku gisa, arrakalez eta arroka azpiez gain, gizakiak egindako mendiko txabolak eta harrizko hesiak ere erabil ditzakete. Lurpean tunelak eraikitzen dituzte, eta horien sarrerak aurkitzea zaila izan ohi da, sarrerak arroken azpian egoten baitira. Lurpeko pasabideek hainbat kamera izaten dituzte, janaria gordetzeko eta gorotzak pilatzeko, besteak beste.

   Ba al dakizu    

Ernaldiak 20-22 egun irauten du. Behin kumeak jaiotzean, 2-3 aste behar izaten dituzte gordelekutik ateratzeko. Kumaldia 1 eta 4 kume bitartekoa izan ohi da.





Nolako da haien bizimodua?

aldatu

Aktibitate handiko animaliak izan ohi dira, eta egunez zein gauez aktibo egoten dira. Beraien aktibitateak, gainera, urte osoan irauten du.

 
HAIEN EREMUAK ELURREZ ESTALITA

Euren eremuak elurrez estaltzean elurpeko-tunelak sortzen dituzte. Altitudeari dagokionez, bizileku aldaketak egiten dituzte maiz, eta mugimendu horien luzera txikia da.


Zer jaten du?

aldatu
   Ba al dakizu    

Sarrioek eta marmotek jaten duten elikagai berberaz elikatzen dira.

Espezie belarjalea da, hau da, hostoak, loreak, haziak eta sustraiak jan ditzake. Gordeleku inguarura eramaten ditu bere elikagaiak han lehortzeko eta geroago jaten dituzte.

 
HOSTOAK
 
LOREA