Txikipedia:Izaro Arregi/Proba orria

Lankide:Izaro Arregi/Proba orria» orritik birbideratua)

ALGAK aldatu

Zer dira? aldatu

 
Itsasoko uraza

Alga ( Algae) uretan zein ingurune hezean bizi den izaki biziduna da. Landareen oso antzekoa da baina ez du sustrai, zurtoin ezta hostorik. Asko eta asko urtarrak dira, esaterako, hondartzan uretan ikutu edo ikus ditzakegunak.

   Ba al dakizu    

10.000 makroalga existitzen dira baina, landareekin alderatuz oso gutxi dira, landareak 230.000 baitira.

Landareen kasuan bezala, algak ere, fotosintesiaren bidez elikatzen dira. Alegia, izaki autotrofoak dira. Alga mota ezberdin asko daude. Hauen artean, batzuk zelulabakarrak dira, beste batzuk, zelulanitzak direlarik. Beraz, oso alga txikietatik hasiz, 50 metro baino gehiago neurtzen duteneraino aurki ditzakegu.

Nolakoak dira? aldatu

Algak itsasoko barazki bezela dira ezagutuak. Itsuraz gehienak berdexkak dira, nahiz eta marroiak, gorriak eta antzerako koloretakoak ere aurki ditzakegu. Sarritan, ikutzerakoan desatseginak izan daitezke eta hauen gainetik ibiltzea arriskutsua ere izan daiteke, oso irristakorrak baitira.

Alga motak aldatu

Fitxategi:Trabajo-de-microbiologia-15-728.jpg
Hiru alga: parda, gorria eta berdea
   Ba al dakizu    

Ilunpean dizdira egiten duten algak ere aurki daitezkela. Alga hauek berdeak izaten direla eta oso txikiak. Mota askotakoak aurki ditzakegula baina hauetako hamarrek pertsona baten ilearen tamaina dutela.

Algei dagokienez, alga mota ezberdinen aurrean topatuko gara, denak kolore, tamaina, forma eta onura desberdinak eskaini ditzaketelarik. Hona hemen garrantzitsu batzuk:


ALGA GORRIAK
Ur epel eta sakonetak bizi direnak dira. Sailkapen honen barnean, Irlandako goroldioa eta Cochayuyo dira ezagunenak. Irlandako goroldioa leku harritsuetan eta era basatian hazten da. Alga freskagarria eta hidratatzailea da, eta oso egokia da biriketan eta bihotzean beroarekin sortzen diren patologiak tratatzeko. Udan entsaladetan laguntzeko erabiltzen da. Bestalde, Cochayuyo, jatorriz Txilekoa da eta tradizio handikoa kultura indigenan, oso baloratua da gibelaren propietate desintoxikatzaileengatik.
ALGA PARDAK
Parda gehienak, gune epel eta subpolarretako kostalde harritsuetan bizi dira, marearteko eremua domeinatzen dutelarik. Nori alga, bikaina da larruazaleko eta mukosetako arazoak tratatzeko eta A bitaminan oso aberatsa da. Honekin, arrozez betetako bolak egiten dira sushiarekin elkarbanatzeko. Itsasoko espagetia berriz, itsaso sakonetan eta gune asaldatuetan hazten dena. Tailarinak gogorarazten dituen forma luze eta estua dute.
ALGA BERDE-URDINXKAK
Espirulina alga berde-urdinxken taldekoa da, eta 1.500 mota baino gehiago ezagutzen dira. Kirolariek, argaltzeko dietak egiten dituzten horiek, haurdun daudenek eta anemia neurtzeko behar dituzten horiek kontsumitzen dute. Bestalde, Chlorela kolore berde urdinxkako klorofila iturririk handiena duen zelula bakarreko alga da.

Bizi zikloa aldatu

Algen bizi zikloaren 4 urratsak dira ondorengoak:
1. Diploidea garatua dagonenea, meiosi izeneko prozesu zelularrean banatzen da.
2. Meiosian, zigoto diploidea zelula bakar bat izatetik espora desberdinak eta bereiziak dituzten lau zelula izatera pasatzen da.
3. Diploide ar eta emeak fusionatu egiten dira gametoak osatzeko.
4. Gameto guztiek diploide-zelulak osatzen dituzte, eta prozesua berriro hasten da.

Jangarriak al dira? aldatu

Alga asko jangarriak dira, askotan sukaldariek beraien errezetak egiterako orduan alga batzuk erabiltzen dituzte baina, supermerkatu zein dendetan saltzen diren beste hainbat produktu egiterako ere erabiltzen dira, esaterako, haurren janaria, esnekiak, zorroetan datozen zopa, krema eta maskotentzako elikagaia, besteak beste.

Gainera, gure gorputzarentzat onuragarriak direla esaten da; esneak baino kaltzio gehiago eta dilistek baino burdin gehiago dute, kolesterol-mailak erregulatzen dituzte, heste-igarotzea hobetzen dute, hazkunde-garaietan garrantzitsuak dira, oso onuragarriak dira menopausian, nerbio-sistemaren funtzioak hobetzen dituzte eta abar.

   Ba al dakizu    

Arrantzale askok arraina arrantzatu beharrean algak eraman izan dituzte sareetan itsatsiak.

Gizakioi eskaintzen dizkiguten onurak aldatu

Kolesterol-maila erregulatzen dute, hesteetako zirkulazioa hobetzen dute, kaltzioa ematen dute, hazkuntzan laguntzen dute, menopausian laguntzen dute, nerbio-sistemaren funtzioak hobetzen dituzte, hauei esker immunitatea handitzen da eta abar.

 
Arrantzale sareetan itsatsitako algak


Erreferentziak aldatu

https://www.conasi.eu/blog/consejos-de-salud/que-son-las-algas/

https://www.webconsultas.com/dieta-y-nutricion/alimentos-saludables/curiosidades-sobre-las-algas#:~:text=Las%20algas%20tambi%C3%A9n%20son%20muy,utilizar%20estas%20plantas%20como%20biocombustible.

https://naturaleza.paradais-sphynx.com/algas/algas-caracteristicas-tipos.htm