Lankide:Iratxebas/Proba orria

Euskal Herriko berrikuntza zentroak aldatu

Berrikuntza zentroak edo zentro teknologikoak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak dira, beharrezkoak diren giza eta material baliabideak dituzte jakintza teknologikoaren sorkuntzarako eta bere ustiapenean laguntzeko jarduerak egiteko. Haien arrakasta enpresaren hobekuntza konpetitiboari eta inguruko garapen ekonomikoari egindako ekarpenarekin neurtzen da.

Helburuak aldatu

"Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2020" Plana aldatu

Eusko Jaurlaritzaren estrategia enpresa eta  agente sozioekonomikoei laguntza ematea da, erronka berriei aurre egiteko eta abantaila lehiakor iraunkorrak eraikitzeko. Horretarako ezinbestekoa da ezagutzaren gizarterantz aldatzea, pertsonaren adimenean oinarritzen dena, bere beharrak asetuz. Euskal Herria herrialde txiki bat da, baliabide mugatuak dituena eta horregatik epe luzeko  ikuspegia eduki behar du, dauden baliabideak optimizatuz.

Etorkizun handiko arlo zientifiko eta teknologikoan gaitasun berriak sortu nahi dira, produkzio agenteekin erlazioa dutenak eta itzulera ekonomiko eta sozial handia lortu ahal dituztenak. Hau lortu daiteke, mundu mailan nabarmenak izateko, estrategikoak diren arlo batzuk garatzen: fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak/osasuna.

Horretarako, erakundeen konpromisoa eta lankidetza beharrezkoa da: Eusko Jaurlaritza, Foru-aldundia, tokiko erakundeak eta eragile publiko eta pribatuak. Planak euskal gizarteak zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoa erakusten du.[1]

Ezaugarriak aldatu

- Aniztasun handia dago zuzenbide aldetik (elkarteak, fundazioak…) eta diru sarreren aldetik.

- Enpresen kide estrategiko bezala jarduten dute.

- Produkzioa sektorera bideratuta daude, batez ere ETEtara, eta I+G+B-aren arloan laguntza ematen diete. Askotan, administrazio publikoarekin batera lan egiten dute berrikuntza teknologikoarekin zerikusia duten jarduerak egiteko.

- Zerbitzu nagusiak: ikerketa eta garapen teknologikoa bultzatzea, berrikuntzarako aholkuak eta zerbitzu teknologikoak ematea, ziurtapenak lortzeko laguntzea eta teknologia zabaltzea.

- Zentro teknologikoak produkzio sektore guztietan daude: Bioteknologia, ehungintza, zurgintza eta altzairugintza, kimiko-farmazia, arrantza, espazio eta aeronautika, oinetakoa, larrua, makina erraminta, eraikigintza, telekomunikazioa, informatika eta elektronika, ingurumena, nekazaritzako elikagaiak, energia, automobilgintza, metalmekanika, materialak eta produkzio industriala.

- Autofinantziatu egiten dira, administrazio publikoaren laguntzarekin.

- Unibertsitatearekin erlazio gutxi dute.

- Ikertzaile asko daude.

- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen eragileak dira. Haien artean lankidetza dago, ez dago konpetentziarik.

- Nazioarteko mailan lan egiten dute.

- Bi talde nagusien barruan daude sartuta: IK4 eta Tecnalia.

- Bi motatako zentroak aurkitu ahal ditugu Euskal Herrian: batetik, jakintza-arlo anitzeko zentroak, hau da, sektore desberdinetako enpresei zerbitzua eskaintzen diotenak; bestetik, zentro sektorialak, sektore berdineko enpresei zerbitzua ematen diotenak.[2]

Sorrera aldatu

1980. urtean krisialdia egon zen Euskal Herrian. Mundu mailan petrolioaren krisia egon zen. Espainian diktadura bukatu zen, demokrazia berri-berria zegoen eta horrekin batera mugak ireki ziren.  Aurreko urteetan, Espainiako diktaduraren garaian, lehiakiderik ez zegoenez, industria ez zen garatu eta hobetu. Mugak ireki zirenean, lehiakideak agertu ziren eta haiekin konparatuta Espainiako industria oso atzeratuta zegoen. Euskal Herriko industrian sektore helduenak zeuden, inolako hobekuntzekin eta esku lana oinarritzat zituztenak. Bizkaiko Labe Garaiak, La Naval ontziola eta Euskalduna dira adibide esanguratsuenak. Euskal herrian %25eko langabezia zegoen eta Eusko Jaurlaritzak zerbait egin behar izan zuen egoera hobetzeko.

Garai horretan, entsegu laborategiak zeuden: Labein Bilboko Ingenieritza eskolan, Inasmet Urtzaileen Fundazioarena eta Ikerlan Mondragon taldearena. Enpresek probatu nahi zituzten gauzak laborategi hauetara eramaten zituzten.

Egoera txar horretan, enpresari taldeak zentro teknologiko pribatuetan oinarritzen zen politika teknologikoa bultzatzen hasi ziren. Nahiz eta zentro hauek pribatuak izan, hasiera batean finantzaketa publikoa edukiko zuten. Eusko Jaurlaritzak Fraunhofer instituto alemaniarreko eredua jarraitu zuen, ikerketa aplikatuetan zentratzen zena. Existitzen ziren laborategiak enpresetara gehiago hurbildu behar ziren, zentro teknologiko bihurtuz. Hasiera baten, eskaintza teknologikoan oinarritutako politika egin zen; hau da, helburua beharrezkoak ziren zentro teknologikoak lortzea zen, gero, zentro teknologikoek enpresei laguntzeko.

Laguntza publikoari esker batez ere, zentro teknologiko asko sortu ziren garai horretan. [2]

Zentroak aldatu

IK4-Azterlan aldatu

Azterlan 30 urteko esperientzia duen eta metalurgiaren ikerketan eta material metalikoen ezagutzan espezializatua den zentro teknologiko pribatua da. Bere zeregin garrantzitsuena enpresa metal-mekanikoen konpetentzia indartzean datza, teknologiaren transferentzia eta ezagutza emanez.  Metalurgiako sektorean Europako zentro teknologiko  erreferentea  izan nahi du oinarrizko ikerketa, ikerketa aplikatua eta teknologiaren transferentziaren bitartez. Gainera, 1.500 enpresei zerbitzu teknologikoak ere egiten dizkio, ENAC-ISO17025 akreditazioarekin.[3]

CEIT-IK4 aldatu

Ceit industriari I+G+B zerbitzuak hornitzean espezializatuta dagoen zentro teknologikoa da, ikerketa aplikatutako eta garapen teknologikoko proiektuak eginez. Bi egoitza ditu Ibaietan eta Miramoneko Parke Teknologikoan. 1982. urtean sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoarekin eta Donostian dagoen Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza eskolaren bultzadarekin. Helburua gizarteari laguntza ematea da, gazte ikertzaileak formatuz. Gazte hauek enpresetan sartzean, beharrezkoak diren aldaketak burutzen dituzte, enpresa Europa mailan onena izateko. Arlo garrantzitsuenak materialak, mekanika aplikatua, elektronika eta komunikazioak dira.[3]

GAIKER-IK4 aldatu

Gaiker zerbitzu teknologiko berriak ikertzeaz eta enpresei emateaz arduratzen den zentro teknologikoa da. 1985ean sortu zen eta garai honetatik aurrera, Euskadiko enpresa-sarean teknologiaren garapena eta lehiakortasunean laguntzen du. Bioteknologiaren, ingurumenaren eta birziklapenaren, eta plastikoaren eta konpositeen arloetan garatzen du bere ikerketa-lana.[3]

IK4-IDEKO aldatu

Ideko makina-erramintako sektorera eta fabrikazio teknologietara zuzendutako zentro teknologikoa da. 1986. urtean sortu zen eta Elgoibarren dago kokatuta. Bere ikerketa lerroak prozesuen eraldaketa, makinak eta osagarriak, ingeniaritza birtuala, makinen dinamika, monitorizazio eta mekanizazio prozesuen kontrola, adimendun automobilgintzako softwarea, neurtzeko sistemak, produktuaren bizitza zikloaren kudeaketa, adimen lehiakorreko modeloak eta berrikuntzaren kudeaketa dira. Bere helburua bezeroei berrikuntza teknologikoa sustatzea da.[3]

IK4-IKERLAN aldatu

Ikerlan 1974. urtean Arrasaten sortu zen eta enpresei ezagutza transmititzen eta balio lehiakor bat ematen dien zentro teknologikoa da. Mondragon taldearen barruan dago eta haien espezializazio teknologikoa hiru taldeetan banatzen da: Elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak,  energia eta potentzia elektronikoa eta fabrikazio aurreratua.[3]

IK4-LORTEK aldatu

Lortek lotura teknologietan jakintza ona sortzea helburutzat duen zentro teknologikoa da. Enpresei produktu eta zerbitzuetan oso garrantzitsuak diren loturazko prozesuetan laguntzen diete. Teknologia eta berrikuntza eransten dute jarduera desberdinen bitartez: proiektu teknologikoen garapena, zerbitzu teknologikoak, bezeroei arazo teknikoak konpontzea, teknologiaren kudeaketa eta berrikuntza eremuetan formakuntza eta hedapena.[3]

IK4-TEKNIKER aldatu

Tekniker enpresa industrialetan berrikuntzarako ahalmena handitzeaz arduratzen den zentro teknologikoa da. Teknologia eta ezagutzarekin enpresen lehiakortasuna handitzen du. Mekatronikaren, fabrikazio teknologien eta mikroteknologiaren zentroa da. Arlo garrantzitsuenak hauek dira: industria eta kontsumo produktuen diseinua, frikzio, higadura eta labainketarekin erlazionatuta dauden arazoen konponketa, informazio eta komunikazio teknologiak lantegietan eranstea, doitasun altua, miniaturizazioa eta mikro/nanoteknologia.[3]

CIDETEC Fundazioa aldatu

Cidetec 1994. urtean sortu zen eta 2018. urterarte IK4 taldearen barruan egon zen. Jakintza teknologikoa batu, sortu eta zabaldu egiten duen zentro teknologikoa da. Donostian dago kokatuta, Gipuzkoako Parke Zientifiko teknologikoan. Hiru arlotan lan egiten du nagusiki: Lurra gainazalearen ingenieritzan, energiaren biltegiratzean eta nanomedikuntzan.[4]

Vicomtech aldatu

Vicomtech ikerketa aplikatua garatzen duen eta ordenagailu bidezko grafiko interaktiboen eta teknologia multimedien arloan espezializatua dagoen zentro teknologikoa da. Ikerketa gehienak arlo hauetan egiten ditu: industria eta fabrikazio aurreratua, garraioen sistema adimendua eta medikuntzarako irudiak eta bioinformatika. 2018. urtean IK4 taldetik atera zen.[5]

Tecnalia Research & Innovation aldatu

Tecnalia 2010. urtean sortu zen, Europa mailan presentzia gehiago izateko helburuarekin, zortzi zentro teknologiko elkartu zirenean (Labein, Inasmet, Robotiker, Fatronik, Cidemco, ESI, Leia, Euve). Espainiako zentro teknologiko handiena da eta Europako bosgarrena. Nazioarte-mailan jarduera handia dauka, beste herrialdeekin I+G kontratuak sinatu dituelako eta atzerriko ikertzaileak dituelako. Euskal industriei nazioartean harremanak izatera laguntzen die. Bioteknologia, mikro eta nanoteknologia, ingurumena eta birziklapena, industria-kudeaketa eta ekoizpena, mekatronika, materialak eta prozesuak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia proiektuak garatzen ditu.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2020. .
  2. a b (Gaztelaniaz) Sanchez Fuente, Francisco. Política Industrial y Tecnologia. Escuela Técnica Superior de Ingeniería de Bilbao.
  3. a b c d e f g (Gaztelaniaz) IK4 zentro teknologikoak. .
  4. (Gaztelaniaz) Cidetec Fundazioa. .
  5. (Gaztelaniaz) Vicomtech orrialde ofiziala. .
  6. Tecnalia orrialde ofiziala. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu