Fatronik
Fatronik 1986an sortu zen makina-erremintagile talde baten beharrak asetzeko haien I+G garatuaz[1]. 1999an fundazio moduan osatu zen. Handik aurrera merkatu eta sektore berrietara zabaldu zen, hala nola, aeronautikara, Espainian eta nazioartean I+G alorrean garrantzia hartuz, eta ez industrian soilik, baita osasun-teknologietan ere.
Fatronik | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | fundazioa |
Jabea | Tecnalia |
Historia | |
Sorrera | 1986 |
Elgoibarren dago eta bigarren egoitza prestatzen ari da Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan. Euskal zentro teknologiko honek datozen urteetan lau alorretan indartu nahi du bere espezialitate teknologikoa: fabrikazioan, robotikan, garapen jasangarrian eta osasun-teknologietan.
Produkzio sistemen alorrean, Next proiektuaren buru da Fatronik, 24 milioi euroko aurrekontua du, eta 25 bazkide eta 60 langile ditu. Alor honetan Europan gehien garatzen ari dena da. VI Marco Programazioren beste lau proiekturen buru ere bada, eta horrela Espainiako buruzagitza zerrendan bigarren postuan dago. 51 langile eta 7 bekadun ditu eta 2004an 93 proiektutan egin zuen lan eta 4,2 milioi euroko salmentak izan zituen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/2035/zer-da-fatronik Argia, 2006-04-09