Lankide:Iker Colino/Proba orria


Da Vinci Sistema Kirurgikoa plataforma robotiko sofistikatua da. Kalifornian egoitza duen Intuitive Surgical[1] enpresak diseinatua, kirurgialariaren ahalmenak bultzatzeko eta aukera minimoki inbaditzaileak eskaintzeko kirurgia konplexuko prozeduretan erabiltzen da. Makinaren izena Leonardo da Vinciri egindako omenaldi bat da bera izan baitzen munduko lehen robota eraiki zuen pertsona.

Makinaren jatorria eta eginkizuna aldatu

Intuitive Surgicalek garatutako robot[2] honek abantaila handiak ditu kirurgia laparoskopiakoarekiko. Abantailen artean hurrengoak aurkitu dezakegu: hiru dimentsioko ikuspegia, abilezia eta mugikortasun handiagoa, artikulatutako tresnen erabilera, mugimenduen hedapen handiagoa, dardaren murrizketa eta posizio ergonomikoagoa zirujauarentzako. Hobekuntza horiek guztiak ehunen manipulazioa eta funtzionamendu zehatzagoa ahalbidetzen dute eta, horrela, pazienteetan lortutako emaitzak hobeagoak dira.

Da Vinci robotaren bost bertsio existitzen dira eta makina guztiek bi milioi dolar inguruko prezioa dute: Estandar (2007an merkaturatua), ‘S’ (2006an komertzializatua), ‘S-i’ (2011n saltzen hasi zana, teknologia berriak dituena), ‘Xi’[3] (2014an merkaturatua) eta ‘X’ (2017ko apirilean Europar Batasunak onartu zuena).

Da Vinci robotaren azken bertsioa ‘X’ da. Bere ekarpen nagusiak hurrengoak dira:

  • Bistaratzeko pantaila bat da. Pantaila horrek operazioa egiten den eremuan optimizatutako irudi bat eskaintzen du.
  • 3Dko optika digital modernoa eskaintzen du, pazientea behatzeko aukera ematen duena kirurgialaria makina kontrolatzen ari den bitartean.
  • ‘X’ bertsioaren besoak aurreko bertsioena baino meheagoak direnez, mugikortasun handiagoa du operazioa egiterakoan.
  • Ahots bidezko orientazioa eta laser sistemak ditu.

Makinaren deskribapena aldatu

Da Vinci sistema robotikoa kirurgia minimoki inbaditzailearen azken eboluzioa da. Zirujauek makina horrekin lan egiten dutenean, ez dute bere eskuekin pazientean zuzenean jarduten, robota maneiatzen dute ebakuntza-gelan instalatutako kontsola batean eserita. Robotaren sistema informatikoak kirurgialariaren begien, eskuen eta oinen mugimendua beso robotikoetara bideratzen ditu bulkada elektrikoen bidez. Sistema robotiko horrek hurrengo atalak ditu:

  • Zirujauaren kontsola ergonomikoa.
  • Orga kirurgikoa.
  • Ikuspegi dorrea.

Zirujauaren kontsola ergonomikoa aldatu

Da Vinci sistemaren aginte zentroa da. Zirujaua eremu esterilaren kanpoan jesartzen da, zirujauaren kontsolan, eta 3Dko endoskopio bat maneiatzen du begiekin, eskuekin eta oinekin bi kontroladore nagusi eta pedalen bidez.

Orga kirurgikoa aldatu

‘Si’ Da Vinci sistemaren osagai kirurgikoa da, bere eginkizun nagusia instrumentuetarako eta kamerarentzako besoak eustea da. Sistema horrek, kontrol zentroko teknologia erabiltzen du. Kontrol zentroa puntu finko bat da eta gurdiaren besoak nondik mugitu behar diren zehazten du; puntu finkoaren inguruan alegia. Orgaren erabiltzailea eremu esterilaren barruan lan egiten du, eta zirujauaren kontsolako erabiltzailea laguntzea du helburu nagusia.

Ikuspegi dorrea aldatu

Sistemaren prozesamendu zentrala bistaratzeko ekipoak biltzen ditu. Apal doigarriak ditu beste tresna kirurgiko osagarriak sartzeko (unitate elektrokirugikoak adibidez). Ikuspegi dorrea pertsona ez esteril batek maneiatuko du.

Makinaren erabilera kliniko adierazgarriak aldatu

Teknikoki konplexuak diren operazioak Da Vinci sistema kirurgikoarekin egitea ideia ona da. Hona hemen zenbait interbentzioren adibideak: laparoskopia[4], torakoskopia[5], prostatektomia[6], zistektomia[7], nefrektomia[8], histerektomia[9] eta kirurgia orokorra[10]. Horrez gain, nabarmentzekoa da Da Vinci makinak pediatrian daukan rola. Umeen anatomia zaila dela eta, zehaztasun kirurgikoa oso garrantzitsua da eta robot hori gai horretan bereizten da.

Abantailak eta desabantailak aldatu

Abantailak aldatu

Pazientearentzako onura ugariak aurkitu ditzakegu Da Vinci makina erabiltzean:

  • Infekzio bat izateko arrisku eta min gutxiago.
  • Zehaztasun handiagoa.
  • Odol galera gutxiago.
  • Ebakuntza kirurgikoan zehar zailtasunak izateko arrisku txikiagoa.
  • Orbain txikiagoak operazio ostean.
  • Berreskuratzeko denbora laburragoa (egonaldi laburragoa ospitalean)
  • Emaitza kliniko hobeak.

Desabantailak aldatu

Da Vinci robotaren eragozpen nagusia bere tamaina handia da, gela kirurgikoaren espazioa murrizten duena. Horrez gain, konexio delikatu ugari eskatzen ditu ondo funtzionatzeko eta konexio horiek guztiak gela kirurgikoaren barruan daudenez, istripuak eragin ditzakete. Gainera, operazio batzuk aurrera eraman ahal izateko beso robotiko desberdinen muntaketa beharrezkoa denez, operazioaren eta, horrekin batera, anestesiaren luzaketa eman daiteke. Eta, azkenik, makinaren prezioa daukagu. Da Vinci robota oso garestia da (2 milioi euro inguru). Horren ondorioz, ospitale guztiak ezin dituzte ordaindu sistema horiek eta, beraz, ez daude pertsona guztien eskura.

Makinaren iragana, oraina eta etorkizuna aldatu

Iragana: Laparoskopia aldatu

Kirurgia laparoskopikoak laparoskopio izeneko hodi mehe bat erabiltzen du, sabelean sartzen dena ebakidura txiki baten bidez. Hodiak bideo monitore batera irudiak bidaltzen dituen kamera bat konektatuta dauka. Horri esker, zirujauak gorputzaren barruan ikusi ahal izango du pazienteari lesio garrantzitsurik eragin gabe.

Oraina aldatu

Azken hamar urteetan kirurgia robotikoaren[11] garapenak %15 inguruko urteko batez besteko hazkunde tasa aurkeztu du.

1999-2011 urteen bitartean, Intuitive Surgical konpainiak Da Vinci sistemaren 1744 unitate saldu ditu mundu osoan. Estatu Batuetako ospitaletan 1267 makina aurkitu dezakegu, Europan 324, Asian 96, Ekialde Ertainean hamasei eta Australian hamalau. Italia eta Alemania 50 unitate dituzte eta Espainiak hogeita lau. 2010. urtean, Italiako berrogeita hamar robotek ia 5000 operazio egin zituzten eta 2012. urtean espero da 6000 operazio gainditzea. Baina zifra horiek gero eta handiagoak egiten ari dira. Izan ere, 2016. urtearen amaieran, mundu osoan 3800 sistema Da Vinci instalatuta daudela eta 750.000 operazio baino gehiago egin direla erregistratu da.

Etorkizuna aldatu

Da Vinci sistema kirurgikoa ia hamarkada bat darama lan egiten, eta espero izan den kostuaren murrizketa ez da gertatu, egia esan, kostua areagotu egin da. Hori konpontzeko espero da lehiaketa berria agertzea gaur egungo monopolioari aurre egiteko. Horrela, prezioak jaitsiko lirateke eta kalitatea handituko litzateke.

Beste alde batetik, espero da kontsolaren eta orga kirurgikoaren tamainak gutxitzea. Horrela pazienteari lotzea askoz sinpleagoa eta naturalagoa izango litzateke.

Eta beste hobekuntza bat izango litzateke ukimen sentimendua handitzea. Izan ere, robotarekin lagundutako kirurgian ukipen sentsazio faltak ehunen erasoa handitzea eta nahi gabeko kalteak ekar ditzakete, eta indar sentimendua jaso duten zirujauek nabarmen hobetu dute emaitzak.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

https://davinci.imedhospitales.com/sistema-robotico-da-vinci/

https://es.wikipedia.org/wiki/Sistema_quir%C3%BArgico_Da_Vinci

http://www.icirugiarobotica.com/cirugia-robotica-da-vinci/

https://www.expansion.com/tecnologia/2017/04/15/58f24ada22601d67308b460b.html

https://www.elsevier.es/es-revista-cirugia-espanola-36-articulo-cirugia-robotica-controversias-actuales-expectativas-S0009739X12002655

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Intuitive Surgical. 2019-09-22 (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  2. (Gaztelaniaz) Robot de Leonardo. 2019-09-23 (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  3. «Abex» www.abexsl.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  4. (Gaztelaniaz) Laparoscopia. 2019-09-22 (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  5. (Gaztelaniaz) Toracoscopia. 2019-09-20 (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  6. (Gaztelaniaz) «Prostatectomía radical: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  7. «Cirugía de extracción de la vejiga (cistectomía) - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  8. «Nefrectomía (extracción de riñón) - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  9. (Gaztelaniaz) «Histerectomía: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  10. (Gaztelaniaz) Cirugía general. 2019-09-10 (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  11. «Cirugía robótica - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).