Ebakuntza-gela
Ebakuntza-gela, operazio-gela edo kirofanoa ebakuntzak egiteko zirujauek, anestesista eta erizainekin batera, erabilitako ospitaleko gela da. Kirofanoetan funtsezkoa da asepsia, hau da, muturreko higienea eta mikrobio eza, infekzioak saihesteko.
HistoriaAldatu
Munduan kirofanorik zaharrenen artean Londreskoa (1822koa) eta Bostongoa (1824koa) daude.
Ikasleei begira, medikuntzaren fakultatetan ebakuntza-gela zaharragoak egon ziren Padua, Leiden edo Uppsala hirietan.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |