Boilur beltza (Tuber melanosporum)

Boilurra lurraren azpian hazten den onddoa da, zenbait landareren sustraiei lotua. Landare horien adibide batzuk artea, haritza, hurritza eta makala dira[1]. Boilurra klima lehorreko tokietan hazten da, hau da, neguan hotz egiten duen eta udan beroa egiten duten lekuetan[2]. Edozein klimatara egokitu daiteke, baina zaila da urtean zehar antzeko tenperatura duten kostaldeko eremuetan haztea[1].


Onddo hau jangarria da, eta beti nabarmendu izan da bere zapore eta usainagatik. Gainera, sukaldean balio handia izan du beti, eta oso prezio altua du[3].

Nolakoa izan da historian zehar?[4] aldatu

Antzinaroa aldatu

Boilurraren inguruan ez zekiten ia ezer:

  • Sustrairik gabeko landarea zen.
  • Trumoietatik zetozela uste zuten. Esaten zen trumoi asko zeudenean trufa gehiago hazten zirela.
  • Boilurrak magikoak zirela uste zuten.
   Ba al dakizu    

Erdi Aroan boilurra deabruaren zerbait bezala hartzen zela eta esaten zela hori erabiltzeak bekatura bultzatzen zuela?

Erdi Aroa aldatu

  • Boilurra ez zen kontsumitzen.
  • Elizatik bere kontsumoa ekiditzea gomendatzen zen.

Berpizkundea aldatu

  • Frantzia eta Italian hasi zen erabiltzen, baina Espainian oraindik ez.

Aro Modernoa aldatu

  • "Sukaldeako diamantea" izena jarri zioten.
  • XIX. eta XX. mendeetan bere erabilera zabaldu zen.

Zein da bere bizi-zikloa?[5] aldatu

 
Tuber melaosporum boilurraren esporak

Boilurra lur azpian hazten da, eta horrek zailago egiten du bere bizi-zikloa aztertzea. Landare batzuen sustraiei lotuta hazi behar da, eta horrek esan nahi du sinbiosi bidez hazten dela. Izan ere, sustraiak beharrezkoak dira boilurra hazteko.

Bizi zikloan boilurrak esporak askatzen ditu, eta landareen sustraiekin ernetzeko, helduak egon behar dute. Hori esporak kolore arre-iluna hartzen dutenean gertatzen da. Prozesu hori udaberrian hasten da, eta faseak 5-9 urte irauten du. Denbora tarte horretan, onddoa hazten doa, eta dentsitate nahikoa lortzen duenean, boilurrak hazten dira.

Onddoaren garapen-fasearen hasiera apirila edo maiatzean hasten da. Boilurra eta zuhaitzaren arteko lotura onddoa heldu arte irauten du. Momentu horretatik aurrera, boilurra garatzen doa, eta prozesuak gutxi gorabehera 8 hilabete irauten du. Hazte-prozesu horretan, boilurra usaina botatzen hasi da. Izan ere, animalia batzuen laguntza behar du esporak sakabanatzeko. Prozesu horretan basurde edo azeriaren laguntza oso garrantzitsua da.

Boilurra guztiz heltzen denean, esporak sortzen ditu, eta bizi-zikloa berriro hasten da.

Zeintzuk dira motetako batzuk? aldatu

 
Boilur beltza (Tuber melanosporum)

Boilur beltza (Tuber melanosporum) aldatu

Boilur beltza da, eta Périgord-eko boilurra deitzen zaio ere. Izan ere, Périgord Frantzian dago, eta boilurra eremu horretan hazten da gehienbat. Onddo hauek batez ere neguan jasotzen dira, baina bilketa azarotik martxora luza daiteke. Tamainari dagokionez, 2 eta 7 zentimetro artean neurtzen du.


 
Boilur zuria (Tuber magnatum)

Boilur zuria (Tuber magnatum) aldatu

Boilur zuria, Piemonteko diamantea bezala ere ezagutua, urritik urtarrilera hazten den boilur mota da, Italia zazpi eskualdetan eta Eslovenia bakarrean hazten dena. Munduko boilur garestiena da eta gainontzeko boilur motetatik aldagai batek ezberdintzen du; egun gutxitan eusten diote freskotasunari, izan ere, ezin da errein boilur beltza bezala.


 
Udako boilurra (Tuber aestivum)

Udako boilurra (Tuber aestivum) aldatu

Onddo honen kalitatea ez da hain handia, eta, horregatik, merkeagoa da. Tamaina aldetik, boilur beltza baino handiagoa da. Hauek jasotzeko garaia udazken eta abendua artean eman ohi da.

 
Neguko boilurra (Tuber brumale)


Neguko boilurra (Tuber brumale) aldatu

Neguko boilurra ez da hain ospetsua, eta saltzerako orduan ez dauka hain arrakasta handia. Horren arrazoia bere kalitate baxua da, eta, ondorioz bere prezioa nahiko baxua da. Normalean, hurritzarekin lotu ohi da.



Zein da egitura? aldatu

Boilurrek bi atal nagusi dituzte: peridioa eta gleba.

  • Peridioa: Azala da; garatxo txiki eta estuek osatzen dute, eta 3 eta 4 milimetro arteko diametroa dute. Ondo ikusteko, boilurrak inguruan duen lurra kendu behar zaio.
  • Gleba: Boilurraren barneko eremua da, hari txiki eta zuriz inguratuta dagoena. Horretaz gain, esporak gordetzen diren lekua da.
 
Boilurraren egitura: peridioa eta gleba.

Non aurkitzen dira? aldatu

Espainian boilurrak normalean 300 eta 1500 metro altitudeko eremuetan aurkitzen dira. Esate baterako, boilurrak hazteko baldintza egokiak ditutzen eremuak, besteak beste Burgos, Granada, Errioxa eta Araba dira. Izan ere, Euskal Herrian, onddo mota hauek hazteko lekurik egokiena Araba da, konkretuki Lokiz mendilerroaren inguruko eremua.

Boilurrak hazteko eman behar diren beste baldintza batzuk hurrengoak dira:

  • Urteko batez-besteko tenperatura: 11-14ºC artean.
  • Euriari dagokionez, 400-900 mm/urteko.
   Ba al dakizu    

Boilurrak hazteko altitude egokiena 800-1200 metrokoa dela?


 
Lokiz mendilerroa

Nola zaindu natura eta boilurraren kontserbazioa? aldatu

   Ba al dakizu    
Boilurrak jasotzeko txakurrak eta txerriak erabiltzen direla?

Duela 100 urte inguru, elikagaien produkzioa handitzeko ongarri kimiko asko erabiltzen ziren. Horrek ingurumena kutsatu eta ekosistemak txarrera aldatu zituen. Horien artean, boilurra kaltetu zen, eta ondorio zuzena boilur kopurua jaitsi zela izan zen.


Horregatik, eta Agenda 2030ko Garapen Jasangarrirako helburuak lortzeko, hainbat proposamen egin dira. Horien artean, bioongarrien erabileraren sustapena dago. Horiek, bioaniztasunerako onuragarriak dira, eta, funtzioen artean landareen hazkuntza sustatzen dute.


Teknika hori, teknologia jasangarria da, eta mundu osoan zabaltzen ari da, batez ere nekazaritza organiko eta ekologikoan.



Gehiago jakiteko estekak aldatu


[6][7][8][9]

  1. a b (Gaztelaniaz) Martínez, Esaú. (2002). La trufa, una opción interesante y rentable a largo plazo. Eumedia, 18-20 or..
  2. Aperribai, Julen. (2016). «Lur azpitik, azokaraino» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  3. (Gaztelaniaz) Guido García Villanueva, Óscar. (2006). La trufa, un hongo misterioso. , 20-23 or..
  4. (Gaztelaniaz) Martín Santafé, María. (2010). Historia y situación actual de la truficultura. .
  5. (Gaztelaniaz) Castell, Lourdes. (2012). ARTRÓPODOS PARÁSITOS ASOCIADOS A CARPÓFOROS DEL GÉNERO TUBER.. .
  6. (Gaztelaniaz) Bouquín, Jean Pierre. (1992). Los Misterios de la Trufa. CG International.
  7. (Gaztelaniaz) Lamas, Alvaro Manuel. (2020). Aptitud climática para la producción de trufa negra (Tuber melanosporun) en Argentina. .
  8. (Gaztelaniaz) Ochoa, Yago. (2022). Estudio de la función de las bacterias PGPR en el desarrollo de la trufa. .
  9. Boilur zuria, Piamonteko diamantea. Berria.

[1][2][3][4][5]

  1. Imaz, Eneko. (2001). Trufa: urre beltza. Elhuyar aldizkaria.
  2. Martínez, Pablo. Plantación y manejo de plantas forestales asociadas a hongos micorrizógenos comestibles.. .
  3. (Gaztelaniaz) Estrada, Juan María. (2009). La truficultura: Un cultivo con presente y futuro. Agricultura: Revista agropecuaria y ganadera, 718-719 or..
  4. (Gaztelaniaz) López, Rafael. (1993). El cultivo de la trufa negra en España. Agricultura: Revista agropecuaria y ganadera, 781-784 or..
  5. (Gaztelaniaz) Bonet, J.A.. (2000). Truficultura, una alternativa rentable para las zonas de media montaña.. Revista de desarrollo rural y cooperativismo agrario, 153-162 or..