Txikipedia:Espora
Esporak alga, onddo, protozooren eta lorerik ematen ez duten hainbat landareren, ugaltze-zelulak dira, gehienetan zelulabakarrak. Esporak lurrera erortzen direnean, erdibitu egiten dira eta beste zelula batekin elkartu beharrik gabe ernatzen dira. Esporak landare, alga, onddo eta protozooen egitura berezi batzuetan ekoizten dira, esporangioak direlakoetan, hain zuzen ere.
Baldintza egokietan, esporak egoera latentean egon daitezke eta denbora luzea igaro eta gero ernatu.