Ubarroi mottoduna.


Ubarroi mottoduna hegazti mota bat da. Bere izen zientifikoa Phalacrocorax aristotelis da.

Nolakoak dira? aldatu

Euskal Herrian aurkitzen ditugun bi ubarroi espezien artean txikienak dira. Tamaina ertaineko txori edo hegaztiak dira, 68-78 zentimetro artean neurtzen dute, eta hegoak irekiz gero, hego batetik besterako honen luzera metro bat ingururaino irits daiteke.

Lepo luzea dute, beren lumak beltz kolorekoak dira berde ilun ikutu batekin, honek, ubarroi handiaz desberdintzen ditu , eta beren moko eta lepoa hori kolorekoak dira. Ezaugarri guzti hauek, janaria lortzeko laguntza handia ematen diote, ur azpian denbora luzez arrainak harrapatzeko gaitasuna ematen diotelako.

Zein familiakoak dira? aldatu

   Ba al dakizu    

Ubarroiak uretan airean baino denbora gehiago pasatzen duela. Izan ere oso igerilari onak dira.

Ubarroi mottoduna hegaztien familiakoa da eta Phalacrocorax generoaren barruan sartuta dago. Hauek dira gaur egun ezagutzen diren ubarroi mota batzuk:

  • Chuita ubarroia
  • Ubarroi mottoduna
  • Ubarroi tantaduna
  • Ubarroi handia
  • Carbo ubarroia


Nola ugaltzen dira? aldatu

Bikote gutxi batzuk gure kostaldeko labarretan ugaltzen dira, eta umealdi hasieran motots nabarmena izan ohi dute. Ugalketa garaian, arrek buruan kresta moduko bat edukitzen dute, eta hortik dator beren izena "mottoduna". Hauek txori guztiak bezala, erruleak edo obiparoak dira, hau da, ugalketako organismotik kanpo arrautza batean garatzen dira animaliak, eta bertan denbora bat pasa ondoren irteten dira eklosionatzean, hau da, arrautzetik irtetean. Ubarroiek arrautzak, gorbel eta itsas landareez egindako habietan jartzen dituzte. Normalean hiru arrautza inkubatzen dituzte, eta behin txita jaiota, bi hilabete egoten dira hauek zaintzen hegan egiten duten arte.

 
Kostaldea.


Non bizi dira? aldatu

Ubarroi mottodunak Euskal Herrian gure inguruko kostaldeko amildegi, arroka eta kobazuloetan bizi da, baita ibaien paduretan ere.

Euskal Herriaz gain, ubarroi mottodunak mendebaldeko eta hegoaldeko Europa, hego-mendebaldeko Asia eta iparraldeko Afrikako kostaldeetan bizi dira.

Kostaldeaz gain, ubarroi mottodunak ur asko pilatzen den beste hainbat lekutan bizi dira, ibai, laku eta urmaeletan, adibidez.

       Entzun!