Mototsa edo, Ipar Euskal Herrian, motoa ilea bilduta sortzen den orrazkera mota da. Mototsa sortzeko, ilea multzoan hartzen da eta, gehienetan buruko larruazaletik ahalik eta hurbilen estutu ondoren, gomazko xingola batekin edo ilea batuta mantentzen duen beste edozein elementurekin lotzen da.

Motots bildua edo motoa.
Motots askea.

Mototsean ilea aske eraman daiteke, edo bere baitan bilduta. Bigarren kasu horretan moto ere deritzo.

Kanpo estekak aldatu