Lankide:DomiLeire/Proba orria

Jakintza Musika Eskola Gipuzkoa probintziako hiriburuan (Donostia) kokatuta dagoen musika eskola da. Zehazki, Antiguo auzoan du egoitza. Bere musika eskaintza umeei eta helduei zuzendua dago. Bere baitan solfeoa, instrumentuak eta kanta biltzen ditu.


Jakintza Musika Eskola
Jakintza Musika Eskola

Datuak
Sortze-data1974
MotaMusika-eskola
HiriaDonostia
HelbideaMikelete kalea, 10
Webguneahttps://sites.google.com/a/jakintza.org/jakintza-musika-eskola-euskaraz/home

Historia

aldatu

1974an fundatu zen eta Donostiako musika eskola zaharrenetako bat da.

Haren fundatzailea Jakintza Kultur Elkartea da. Urte batzuk lehenago, elkarte honek Jakintza Ikastola (Donostian ere kokatua) ere fundatu zuen, gaur egun eskola publikoa dena.

Jakintza Musika Eskolak esperientzia zabala du musika-heziketako munduan. Lau urtetatik laurogei urte bitarteko pertsonei eskaintzen die beraien heziketa. Mundu guztiak bere aukeren eta bere gustuen araberako musika-heziketa lor dezake.[1]

Hezkuntza Eskaintza

aldatu

Musika Tailerra

aldatu

Tailer hau 8 urterekin instrumentu bat ikasten hasteko asmoa duten eta musikarekiko sentsibilitatea eta abestea gustuko duten 5, 6 eta 7 urteko neska-mutilei zuzenduta dago.

Zortzi urtetik aurrera

aldatu

Garai hau instrumentu bat aukeratzeko, honekin gozatzeko eta musika instrumentala jarduera aberasgarri eta esker onenetariko bat dela ikusteko momentu egokia kontsideratzen da. Jakintza Musika Eskolak eskaintzen dituen instrumentu ikasketak hauek dira:

Helduentzat

aldatu

Kurtso hau, musika eta instrumentu bat jotzen ikasi nahi duen edozein adineko pertsonei bideratuta dago, baita esperientzia duen pertsonentzat ere.[3]

Kontzertuak

aldatu

Jakintza Musika Eskolak urtero bi kontzertu antolatzen ditu Lugaritz Kultur Etxean, abenduan eta ekainean. Bertan, ikasle guztiek parte hartzen dute.

Horrez gain, instrumentu bakoitzak bere kontzertuak ere eskaintzen ditu.

Pianoko ikasleek urtero ospatzen den Andoaingo Piano Jaialdian parte hartu dezakete.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Jakintza Musika Eskola - Donostia-San Sebastián, España» Yellow.Place (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  2. (Ingelesez) «Jakintza - Musika Eskola :: Donostia » EDUCATECA» www.educateca.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  3. «Jakintza Musika Eskola euskaraz» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).