Tuba
Tuba haize instrumentuen arteko ahots-apalena da. Tuba tenorra, tuba baxua eta tuba kontrabaxua dira nagusiak. Gehienetan orkestretan tuba bat besterik ez da izaten.
Tuba | |
---|---|
valve horn (en) ![]() | |
![]() | |
Identifikazioa | |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 423.232 |
DeskribapenaAldatu
Aho moduko mutur handi batez bukatzen den tutu koniko zabala du. Tubaren tutuak ia zazpi metroko luzera dauka. Lau edo bost balbula izan ohi ditu, baina badaude sei pistoietako tubak ere. Hasiberrientzako hiru balbulatako tubak ere ekoizten dira.
Tubak ia lau oktabako hedadura du.
HistoriaAldatu
1835ean lehen aldiz jo zuten tuba orkestra batean. Tubak XIX. mendean izan zuen aurrerabiderik handiena, eta tubaren aurrekariek (serpentoia eta ofikleidoa) baino hots apal indartsuagoa eman zion orkestrari.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.