ELORRI BELTZA aldatu

Elorri beltza edo arantzabeltza (Prunus espinosa) basaranak hazten dituen zuhaixka bezala ezagutzen da. Jatorriz Europakoa eta Asia mendebaldekoa da.

Nolakoa da elorri beltza? aldatu

   Ba al dakizu    
 

Fruitua baita gorria izan ahal da. Ahabitxi gorria, hasieran, baia zuri bat bezala jaiotzen da, eta, behin helduz gero, bere kolore gorrixka bereizgarria hartzen du.

Enborra: gutxi gorabehera, bi metroko garaiera izan ohi du, nahiz eta kasu batzuetan, bost metroetara heldu daitekeen.

Hostoak: hostogalkorrak dira. Bere hostoen luzera 2 eta 4 cm bitarteko tamaina dauka. Gainera berde kolorekoa da eta ertza apur bat zerratuta dauka.

 
Euskal Herriko basoetan elorri beltza aurki dezakegu.

Loreak: 16 mm-ko lore zuriak izaten ditu, bost petaloz osaturik daudenak eta otsaila eta maiatza artean loratzen direnak.

Fruitua: petaloak erortzen direnean, basaranak hazten dira. Fruitu urdin ilun txikiak ateratzen dira haren adar arantzatsuetatik. Mahatsak bezalako ale txiki baten antzeko tamaina du.

Nolakoa da bere bizi zikloa? aldatu

 
Tximeletek polinizazioa egiten laguntzen die.

Espezie monoikoa da, hau da, bere loreak hermafroditak dira eta bi sexuak dituzte. Gainera, oso ugariak dira, 1 eta 1,5 cm arteko diametroa dute, zuriak dira eta, lehen esan bezala, aurreko urteko adarretan hostoak baino lehenago jaiotzen dira. Polinizazioa entomofiloa da, hau da, intsektuek egiten dute, batez ere erleek eta tximeletek. Ez da gai autopolinizatzeko, eta, beraz, ernalketarako gertuko ale ezberdinak egon behar dira.

Zein da bere habitat? aldatu

Zuhaixka hau, Europatik, Asia mendebaldetik eta Afrika iparraldetik dator, baina gaur egun, Ipar Amerikako ekialdean eta Zelanda Berrian aurkitu dezakegu ere. Basoak, sastrakak, itsaslabarren hegalak eta harribitxiak bere ohiko habitatak dira. Zuhaixka honek lur mota ugari onar ditzake, baina hobe lur emankorretan, putzutu gabe aurkitzen direnak. Gainera ezin du itzal sakonean iraun.

Ze ezaugarri berezi ditu? aldatu

Espezie honek, habitatera egokitzeko arantzak ditu bere adar eta enbor guztian zehar, horrela, bere fruituak beste izaki bizidunetatik babestea lortzen du. Aranekin lotuta dago eta sortzen dituen fruitu mingotsak endrinak bezala ezagutzen dira eta gainera, hazi bakarra dute barruan.

   Ba al dakizu    
 

Zuhaixka hauetatik batzen diren basaranek eta honen loreek, hainbat eta hainbat erabilera dituzte. Hauen artean, patxarana prestatzeko ere erabiltzen dira

Bere mehatxuak: aldatu

Gaur egun, zuhaixka hau ez dago arriskuan. Baina egia da, espezie honek, beste askok bezala, gizakion mehatxua jasotzen duela, izan ere, bere zura oso gogorra delako eta oso preziatua da bastoiak egiteko.




Bibliografia: aldatu