Lankide:Asier Arana/Proba orria

Thiago Alcantara (San Pietro Vernotico, Italia, 1991ko apirilaren 11an) erdilariz jolasten dauan futbolari bat. Premier Leagueko, Liverpool F.C taldean jolasten du. Espainiako selekzio absolutuan jolasten dau 2011etik.

Familia kirolari bat dauka, aita bat dauka futbolari bat izan zana, Mazinho deitutakoa; ama, voleian jolasten eban, Valeria Alcantara eta bere anaia futbola, Rafinha Alcantara.

Ibilbidea

aldatu

Bartzelona Futbol Kluba

aldatu
 
Thiago Bartzelonarekin

Lehen mailan debutatu zuen F.C Bartzelonako lehen taldearekin 2009ko maiatzaren 17an Mallorcaren aurka jolasten eben partiduan, F.C Bartzelona ligaren irabazlea izanda, sartu zan 74. minutuan 44 zenbakiarekin. 2009 ligaren apartez, beste 5 titulu irabazi eban Bartzelonak: Futboleko Espainiako Errege Kopa, Espainiako Superkopa, UEFAko Txapeldunen Liga, UEFAren Europako Superkopa eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa. 2010eko otsailaren 20an lehen gola sartu zuen Lehen Mailan Real Racing Club de Santanderren aurka. UEFA Txapeldunen Ligan debutatu zuen 2010eko abenduaren 7an Rubin Kazanen aurka, 2-0 irabazi zuen Camp Nou-n.

FC Bayern München

aldatu

2013ko uztailaren 14an Bayernek akordu bat batera heldu zen Bartzelonagaz Thiago erosteko, Bayernek 25 milioigatik erosi eban Thiago. Bayernen, debuta egin zuen Borussia Dortmunden aurka 4-2 galdutako partiduan, 2013ko Alemaniako Superkopan uztailaren 27an. Thiago Alcántararen lehen gola Bayern Munichen, Pep Guardiolarekin izan zan, taldeak Telekom Kopako finalean Borussia Mönchengladbacheri 5-1 irabazi zion, gola bularrarekin izan zan.[1]Thiago Alcántarak agur berezia egin zuen, Bayern Munichek Liverpoolekin akordioa lortu zuen 30 milioi euro inguruko kostuarekin.[2]

Liverpool Football Club

aldatu

2020ko irailaren 18an, Munichen zazpi urte igaro ondoren, Liverpool F.C.-ra transferentzia ofizial bihurtu zen. Bi egun geroago debutatu zuen Stamford Bridgen Chelsea FCren aurka, 0-2 irabazi zuen partidaren bigarren zatia jokatuz. Thiagok jo zuen baloia goitik behera kolpatuz, lurraren ia paraleloan zebilen ibilbidea marraztea lortu zuen. Balioa makilaren albotik pasatu zan eta gol ikaragarri bat izan zan, horrela, bere lehenengo gola sartu zuen Liverpool F.C-en UEFAko Txapeldunen Ligan.[3]

Kirol lorpenak

aldatu

Titulu nazionalak

aldatu

F.C Bartzelonan 5 titulu irabazi ebazan: 2 Espainiako Superkopa, 2 Espainiako futbol ligako lehen maila, eta Futboleko Espainiako Errege Kopa bat.

Bayernen 14 titultu irabazi ebazan, horietako 7, Bundesliga izan ziren, 4 Alemaniako Futbol Kopa eta 3 Alemaniako Superkopa.

Liverpoolen bakarrik irabazi dauz 2: Ingalaterrako Futbol Ligako Kopa bat eta FA Cup bat.

Nazioarteko tituluak

aldatu

Bartzelonagaz 3 titulu irabazi ebazan: UEFAko Txapeldunen Liga bat, UEFAren Europako Superkopa bat eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa bat.

Bayernen 3 titutlu irabazi ebazan ere: UEFAko Txapeldunen Liga bat, UEFAren Europako Superkopa bat eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa bat.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Thiago anotó su 1º gol en 5-1 de Bayern» ESPN.com.mx 2013-07-21 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  2. (Gaztelaniaz) «La emotiva despedida de Thiago Alcántara al Bayern de Múnich» Mundo Deportivo 2020-09-18 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  3. (Gaztelaniaz) «El golazo de Thiago Alcántara a cámara lenta es una cosa de locos» es.sports.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).