Lamiarrieta jauregia[1] edo Etxeberria eraikuntza barrokoa da, Baztango Lamiarrieta alderdian dagoena, Nafarroa Garaian. Bozate eta Arizkun arteko bidegurutzean dago, Urtsua jauregitik hurbil.

Lamiarrieta jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArizkun
Koordenatuak43°11′N 1°29′W / 43.18°N 1.48°W / 43.18; -1.48
Map

Eraikina

aldatu

Bloke horizontal bakarreko eraikina da, 30 metro luze eta 15 metro zabal. Pareta zarpiatuak ditu, harlanduak baoetan eta kantoietan, eta lau isurkiko teilatua. Fatxadan arkupe bat dago, zirkuluerdiko zazpi arkuren bidez irekia, eta goiko bi solairuetan beste horrenbeste bao (leihoak eta irtengune gabeko balkoiak, erritmikoki banatuak); sabaian hiru txapitula daude. Armarriak Done Jakueren gurutzea dauka, Juan Tomas Goienetxe ordena horretako kidea izan baitzen.[2]

Historia

aldatu

Juan Tomas Goienetxek eraikiarazi zuen 1712-1713 bitartean. Ordokiko Goienetxean 1681ean jaioa, Juan Tomas Goienetxe oso gazterik kokatu zen Madrilen, Juan Goienetxe Gaston osabaren babesean. Gortean Ogasuneko kontulari nagusia eta Mariana Neoburgekoa erreginaren diruzaina izan zen. Aita hil zitzaiolarik, Ordokiko Goienetxea jaso, eta “cabo de armeria” izeneko mailara goratzea lortu zuen; jauregi hori desagerturik dago gaur egun. Etxeberria egiteko Joan Urrutia hargina eta Joan Antonio San Juan lan-maisua hartu zituen.[2] Ondorengo mendeetan Ubillos familiaren eta Erreparadoreen jabetza izan ondoren, jesuiten esku geratu zen.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Lamiarrieta jauregia. Toponimia Oficial de Navarra, toponimianavarra.tracasa.es (Noiz kontsultatua: 2020-1-14).[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b Casa Echeverría, Arizkun. Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro, Universidad de Navarra, unav.edu (Noiz kontsultatua: 2019-4-20).
  3. Palacio Lamiarrita. Auñamendi Entziklopedia [on line], aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).

Kanpo estekak

aldatu