Zarpiatua[1] hormaren gainazala berdintzeko ematen den mortero geruza da. Kanpoko edo barneko hormak zarpiatzen dira, beste geruzak (luzitua, emokadura...) edo akabera eman aurretik. Akabera jarraitua da eta hormen, trenkaden, holtzen eta sabaien gainazalen itxura eta ezaugarriak hobetzea du helburu.

Horma bat zarpiatzen.

Geruza honen iragazkortasuna morteroaren araberakoa da: zementuzko zarpiatuak nahiko iragazgaitzak dira ur-lurrunarekiko; karezkoak (kareorea), berriz, iragazkorrak; eta bien arteko nahasketak iragazkorrak bakoitzaren proportzioaren arabera.

Laukaiz edo paletaz ezartzen da horman.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Zarpiatu». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-11-23.)

Kanpo estekak

aldatu