Lactarius fulvissimus
Lactarius fulvissimus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kozinatzeko kalitate txarra, zapore mikatza.
Lactarius fulvissimus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius fulvissimus Romagn., 1954 |
Sinonimoak: Lactarius ichoratus, Lactarius subsericatus.
Deskribapena aldatu
Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero lau-deprimitua, eremu zirkularrekin edo ez, gorri-laranja kolorekoa edo arre-gorrixka ertz horixkarekin edo argiagoarekin.
Orriak: Hasieran argiak, gero krema-haragi kolorekoak, zikindu samarrak.
Hanka: Zimurtsua, kapela baino argiagoa.
Haragia: Lactarius quietus delakoaren usain arin bat du. Zapore ia gozoa edo mikatza, esne zuria eta ugari, zapi batean, mantso-mantso sufre-hori kolore bizia hartzen du.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Ichoratus epitetoa grekotik dator, odolaren zati urtsua, serum, esan nahi duen, "ichor" hitzetik. Latex urtsua duelako
Jangarritasuna aldatu
Ez du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Forma tipoa koniferoetan ateratzen da, Lactarius fulvissimus delakoarenen esnea ez da kolorez aldatzen, inoiz ez sufre-horia.
Sasoia eta lekua aldatu
Nahiko ohikoa udazkenean hostozabalen basoetan.[4]
Banaketa eremua aldatu
Europa, Uzbekistan, Iran.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 530 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 321 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 90 or. ISBN 84-282-0865-4..