Lactarius sphagneti Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Hasieran gozoa den arren, haragia kalitate ertainekoa da

Lactarius sphagneti
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius sphagneti
Neuhoff, 1956

Sinonimoak: Lactarius subdulcis var. sphagneti.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurakoa, gero lau-ganbila, lehenengo titi zorrotzarekin, gero ia obliteratua, ertza beherantz biribilduta, azal glabroa, gantz-distiratsua, marroitik hori-gorrixkara edo laranja kolorekoa edo lehoi-laranja zikin kolorekoa.

Orriak: Estu, bigunak, itsatsiak, hori-arrosakara kolorekoak eta arre argi kolorekoak.

Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,8 cm bitarteko lodierakoa, loditua oinarrirantz, leuna, pruina pixka batekin, arre-gorrixka argi kolorekoa edo haragi zurbil kolorekoa, barrubetea, barnehutsa, hauskorra.

Haragia: Usaingabea, okre-arre zurbil kolorekoa. Latexa, zuri urtsua, zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Sphagneti epitetoa latinetik dator, goroldioa, esan nahi duen "sphagnum" hitzetik. Bere habitatagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Lactarius theiogalus delakoarekin nahas daiteke, hau, habitat berdinean hasten da, baina latex gozoa du eta espora desberdinak.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Goiko zohikaztegietan, urkien, sahatsen eta pinuen azpian; taldekoia.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 92 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) 1987. (Cetto, Bruno). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 313 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Lactarius sphagneti: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu