Lactarius flexuosus
Lactarius flexuosus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Lactarius flexuosus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius flexuosus Gray, 1821 |
Sinonimoa: Lactarius roseozonatus.
Deskribapena
aldatuKapela: Nahiko haragitsua, 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ertza batzuetan lobulatua eta izurtua izaten du, gainazal lauso samarrarekin, arrosa-gris kolorekoa hondo krema-arrosa kolorekotik lila kolorera doanarekin.
Orriak: Zabal eta krema kolorekoak.
Hanka: Nahiko laburra, 4 cm-ko garaierakoa eta 2 cm-ko lodierarekin, ia kapelaren kolore berekoa. Orriak dekurrenteak direlako, Ildaskatua azpialdetik.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Haragia: Zurbila, latexa akrea, ez da kolorez aldatzen.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" " lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean. Hostozabal zuhaitzen eta pinuen azpian.
Banaketa eremua
aldatuAmeriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Aljeria, Errusia, Australia, Himalaiako eremua.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 84 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Lactarius flexuosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.