Lactarius pterosporus

Lactarius pterosporus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzan ez da preziatua, haragi mina du.

Lactarius pterosporus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius pterosporus
Romagn., 1949

Sinonimoa: Lactarius lactifluus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, erdian hondoratua, batzuetan titi batekin edo erdian konkorrarekin eta erradialki zimurtua, hasieran ertza barrurantz biribilkatua, gero zabaldua, ondoren izurtua; horixka edo okre antzeko kolorekoa tonu arre-fuliginosoekin, edo orbanekin, opakua, pruinadun-tomentuduna, lehorra, likatsua eguraldi hezean, arrosa-karmin kolorea izaten du jandako guneetan.

Orriak: Horixkak, laranja-gorrixka kolorekoak, meheak, estu, luzera desberdinekoak, batzuetan hankara urkilatuak eta itsatsi-dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1,8 cm bitarteko lodierakoa, ia zilindrikoa, oinarrira mehetua, hasieran pixka bat ildaskatua, gero leuna, betea, muindun-barrubetea, zurbil horixka, gris-arrexka oinarrirantz, estutzean arre-sepia kolorez tindatzen da.

Haragia: Zuria, arrosa-lila kolorera edo arrosa-karmin kolore bizira biratzen du ebakitzean, gero laranja kolorekoa, azkenean arre kolorekoa; usain ezezaguna, petrolioarena bezalakoa, zaporea hasieran gozoa gero akrera biratzen du.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Pterosporus epitetoa grekotik dator, hegoa, esan nahi duen "pteron" hitzetik. Hegodun esporengatik

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Lactarius ruginosus delakoarekin nahas daiteke, honek kapela ilunagoa du, orriak zabalago, pixka bat gorri-azenario kolorera biratzen du haragiak eta potasarekin krema-hori kolorera erreakzionatzen du. Lactarius azonites espeziearekin ere bai honen oinarriko zelulen iletxoak laburragoak dira. Lactarius acris-ean haragia berehala gorritzen da. Lactarius fuliginosus-ean haragiak ez du potasarekin erreakzionatzen.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Ekainetik azarora, barez ere irailean. Hostozabalen baso hezeetan, pagoen, arteen eta xarmen (Carpinus betulus) azpian.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Errusia, Sri Lanka, Tasmania, Japonia.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 96 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 303 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas,. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  6. Lactarius pterosporus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu