Lactarius obscuratus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Lactarius obscuratus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius obscuratus
Fr., 1838
Banaketa mapa

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, laster deprimitua, titi ilun txiki batekin, gehienetan berdexka edo oliba kolorekoa, gainerakoan, pixka bat zimurtua, arre-laranja kolorekoa ertzerantz.

Orriak: Okertuak, laranja-okre kolore zikinekoak, nahiko zabal.

Hanka: 3 cm inguruko garaierakoa eta 0,4 cm inguruko lodierakoa, gorrixka.

Haragia: Okre antzeko kolorekoa, latexa, ez da kolorez aldatzen. Espora-jalkina, horixka argia, zurixka.

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[2]

Nahasketa arriskua aldatu

Genero honetan beste haltzetako bi espezie daude.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaren hasieratik udazkenaren bukaera arte. Baso hostogalkorretan eta mistoetan, haltzen, pagoen eta abarren azpian.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Alaska, Kolonbia, Europa, Errusia, Japonia.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 98 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Lactarius obscuratus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu