Lactarius mammosus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Lactarius mammosus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius mammosus
Fr., 1838
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Lactarius fuscus

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, haragi mehekoa, laua edo ganbil samarra, pixka bat hondoratua erdiko titiaren inguruan (ez da beti egoten ale helduetan), ertza laster zabaldua, inoiz ez ildaskatua, geroago lobatua; arre-marroi ilun kolorekoa edo gris-herdoil kolorekoa, ilunagoa erdian eta ezkatatsu-fibrilosoa.

Orriak: Lehenbizi horixka-haragi kolorekoak, gero okre ilun kolorekoak, estu samar, itsatsiak edo dekurrente samarrak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, pixka bat mehetua oinarrian edo goialdean, zurixka-pruinaduna, okre antzeko tonuekin, distiratsua lehorrean, okre-arrea konprimatzean, betea eta solidoa, ondoren barrubete-barnehutsa, pruinaduna eta glabroa.

Haragia: Mehea, hauskorra, zurixka-haragi kolorekoa, lehortzean Peruko baltsamoaren edo koko-irinaren usain gozo arin bat botatzen du; geroago lehortze luzearen ondoren, txikoria usaina hartzen du. Latexa, zuria edo zuri-ur kolorekoa, lehen zaporea gozoa, gero akrea.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Mammosus epitetoa latinetik dator, bular, esan nahi duen "mamma" hitzetik. Erdiko titiarengatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Lactarius glyciosmus delakoak usain antzekoa du, eta badu antza; hala ere handiagoa da eta kolorea ere ez du berdina, grisaxka-lila kolore biziagoak ditu.

Sasoia eta lekua aldatu

Abuztutik urrira. Koniferoen basoetan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 88 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 313 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) 1986. AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  5. Lactarius mammosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu