Esneki gibelkolore

Lactarius hepaticus» orritik birbideratua)

Esneki gibelkolorea (Lactarius hepaticus) Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Bere esne zuriak sufre-horiz tindatzen du ohial zuria, hortik dator tabidus epitetoa. Janezina.

Esneki gibelkolorea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius hepaticus
Plowr., 1905
Mikologia
 
txapel ganbila
 
gero zapaldua

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 5 cm. arteko diametrokoa, ganbila, gero laua eta azkenean deprimitua eta ertzak oso meheak eta makur. Labur labur ildaskatua eta oxkarratua. Okre koloreko azal marroia, gibelaren kolorearen antzekoa, eta hortik hepaticus izena. Kolore hau eguraldi lehorrarekin zurbildu egiten da, gero orban gorrixkak agertzen zaizkio, azkenik grisaxkak egiten direnak.

Orriak: itsatsiak edo dekurrenteak, nahiko estu eta meheak, okre-haragi kolorekoak eta orban gorrixkekin eta esporetako hauts zurixka batekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Nahiko luzea, kolore okre argikoa eta apur bat pruinosoa.

Haragia: Trinkotasun gutxikoa, samurra eta hezea kapelan. Krema zurbil kolorekoa da eta pixka bat horitu egiten da airearekin. Ez du usain seinalaturik eta zaporea garratza.

Nahiko esne ugari du, jariakorra eta zuria, airearekin kolore horia hartzen duena eta garratza dena.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean. Tabidus epitetoa berriz, bere esne zuriak, sufre-horiz tindatzen duelako oihal zuria.

Jangarritasuna aldatu

Janezina edo oso kaskarra[3]

Nahasmen arriskua aldatu

Antzeko beste Lactarius batzuk hauek dira: Latex ez garratzeko Lactarius badiosanguineus eta airearekin latex-aren kolorea ez zaion aldatzen Lactarius subdulcis.

Oharra: Arestian aipatutakoez gain, “zapiaren proba” ere badago. Zapi zuri bat bere latex zuriarekin zikintzean datza, eta orban hori berehala sufre-hori bihurtzen da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenetik negu hasierara ateratzen da, lautadetako pinudietan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 147 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 92 or. ISBN 282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 535 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 424 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak aldatu