Lactarius cyathuliformis

Lactarius cyathuliformis Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Lactarius cyathuliformis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius cyathuliformis
Bon, 1978
Banaketa mapa

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila eta gero zabaltzen joaten da, pixka bat deprimitua, zilborra gogorarazten duen erdiko papila batekin beti. Ertza bat eginda beti eta erregularra, ale helduetan krenatua. Azal lehorra eta opakua, zimurtsua edo ertzerantz ildaskatua, arre-fuliginoso kolorekoa edo arre-arrosa kolorekoa, tonu okre-laranja kolorekoetara koloregabetuz.

Orriak: Apur bat dekurrenteak, sabeldunak eta zabal, lamelulekin, ale gazteetan krema kolorekoak edo okre-laranja kolorekoak, zahartzean ilunduz joaten dira.

Hanka: 1 eta 4 cm bitarteko luzerakoa eta 0,5 cm inguruko lodierakoa, oinarrian loditua, zimurtsua, kolore aldakorrekoa, okre-laranja, arre-horixka edo arre-laranja kolorekoa, arre-oliba antzeko koloreko esfumatura batzuekin.

Haragia: Mehea eta oso urria, harroa, krema-haragi kolorekoa edo krema laranja kolorekoa, usain ahula, pixka bat gomarena, zapore gozoa. Latexa, nahiko urria, zuria, urtsua, isolatuta krema horixka bihurtzen da denbora baten ondoren. Gozoa.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Oso hurbil dauden eta inguru alpinoetan hazten diren espezie txikiekin nahas daiteke, baina kapelan duen papila bereizgarriagatik ezagutzen da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan. Espezie alpinoa da, zohikaztegietako eremuetan goroldioaren azpian hazten da.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 98 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  4. Lactarius cyathuliformis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu