Laccaria tortilis Hydnangiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez kontsumitu, toxikoa izan daiteke eta haragi gutxi du. Generoan urria.

Laccaria tortilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHydnangiaceae
GeneroaLaccaria
Espeziea Laccaria tortilis
Cooke, 1884

Sinonimoak: Laccaria echinospora. Agaricus tortilis. Omphalia tortilis. Clitocybe tortilis. Laccaria tortilis var. clemenconii.

Deskribapena aldatu

Kapela: Oso txikia. 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, irregularki konfiguratua, hauskorra, ganbila, erdigune deprimitua, erradialki ildoekin, ertz ildaskatua eta izurtua (tortilis = bihurritua). Azal lehorra, leuna, okre-arrosa bizi kolorekoa edo marroi-arrosa kolorekoa, lila-laranja koloreko tonuekin eguraldi hezean.

Orriak: Horizontalak, irregularrak, oso zabal, adnatuak (batzuetan zerbait eskotatuak edo dekurrenteak). More kolorekoak, zerrenda argiagoekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Laburra, 1 eta 2,5 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, okertua, fina, kapelaren kolorekoa, oinarrian mizelio zuriarekin.

Haragia: Oso fina, krema-arrosa kolorekoa, mintzezkoa, usaingabea eta zaporegabea. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Laccaria terminoa Erdi Aroko latinetik dator, tindatzen, esan nahi duen "laccare" hitzetik. Kapelaren ertzean dituen ildaska txikiengatik. Tortilis epitetoa berriz, okertzea esan nahi duen, "tórqueo" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Laccaria amethystina delakoarekin nahas daiteke, hau handiagoa da (2-4), urdin-more kolorekoa, basidio tetrasporikoa. Laccaria laccata ere handiagoa da (2-5), kapela eta oina leunak, basidio tetrasporikoa. Laccaria proxima espezieak kolore biziagoak diru, kapela ezkatatsua, oin ildaskatua, basidio tetrasporikoa. Laccaria bicolor-ek orriak eta oinaren oinarria urdinxka-lila kolorekoak ditu, basidio tetrasporikoa. Laccaria affinis, arrosa argi kolorekoa da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean (urrian, batez ere). Euriarekin, baita udaberrian eta udan ere. Baso mistoetan (sahatsa, haltza, pagoa, pinua), artediak, bideak …, lur hezeetan, orbeletan edo belarretan. Txikia delako, ikusi gabe uzten da.

Banaketa eremua aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Alaska, Europa, Islandia, Svalbard, Kanariak, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Uruguai.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 146 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Laccaria tortilis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu