Laccaria affinis Hydnangiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona, baina mamitsua ez denez, beste espezie batzuekin nahasteko hobea.

Laccaria affinis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHydnangiaceae
GeneroaLaccaria
Espeziea Laccaria affinis
Bon, 1983

Sinonimoak: Laccaria laccata var. affinis.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 cm arteko diametrokoa, esferikotik laura, eta pixka bat hondoratua erdian. Azal leunekoa, higrofanoa, arre-laranja kolorekoa edo horia.

Orriak: Adnatuak edo zertxobait dekurrenteak, zabal, lamelulekin, lila antzeko koloreekin.

Hanka: 8 cm arteko garaierakoa, leuna (ez ezkatatsua), haritsua, zilindrikoa, okertua.

Haragia: Gutxi eta zapore melekakoa.[2]

Etimologia: Laccaria terminoa Erdi Aroko latinetik dator, tindatzen, esan nahi duen "laccare" hitzetik. Kapelaren ertzean dituen ildaska txikiengatik.

Jangarritasuna aldatu

Kalitate ertaineko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Laccaria laccata ez da hain lerdena, kapela ilunagoa eta ezkatatsua du, eta hostozabaletan zein koniferoetan ateratzen da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan (koniferoetan ez), ametzetan batez ere, mendi mazeletan.

Banaketa eremua aldatu

Euskal Herria, Frantzia, Espainia, Suitza, Finlandia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 146 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Laccaria affinis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu