Laccaria lateritia Hydnangiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Laccaria lateritia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHydnangiaceae
GeneroaLaccaria
Espeziea Laccaria lateritia
Malençon, 1966

Jangarria. Haragi gutxi du sukaldaritzarako.

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 3,5 cm bitarteko diametrokoa, hasieran erdiesferikoa, gero erdian deprimituta zabaldu egiten da; arre-gorrixka koloretik gorrixka-lehoi kolorera doana, hezetasuna galtzean argiagoa; pixka bat ezkatatsua, ertza lobulatua eta erdiraino ildaskatua, hezea dagoenean.

Orriak: Nahiko zabal, arrosa-gorrixka kolorekoak.

Hanka: 2 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 eta 0,5 cm bitarteko lodierakoa, Haritsua, luzetara ildaskatua, arre-gorrixka kolorekoa tonu purpurekin.

Haragia: Fina, marroi-gorrixka. Urria, kapelaren kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Laccaria terminoa Erdi Aroko latinetik dator, tindatzen, esan nahi duen "laccare" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria.

Nahasketa arriskua aldatu

Laccaria striatula delakoarekin, honek leku hezeetan irteten du.

Sasoia eta lekua aldatu

Neguan eta udaberrian, akazien eta eukaliptoen azpian, taldeak osatzen.

Banaketa eremua aldatu

Hego Amerika, Europa, Afrika, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 149 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak aldatu