Laccaria striatula Hydnangiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da sukaldean erabiltzen, oso haragi urria du.

Laccaria striatula
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHydnangiaceae
GeneroaLaccaria
Espeziea Laccaria striatula
Peck, 1912

Sinonimoak: Laccaria altaica, Laccaria pumila.

Deskribapena

aldatu

Kapela: Fina, 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero irekiagoa, arre-gorrixka kolorekoa, oso kolore bizia zopatuta dagoenean, lehortzean argiagoa. Oro har, ertz oso ildaskatuarekin.

Orriak: Lodiak, zabal; arrosa-haragi kolorekoak.

Hanka: Haritsua eta kapelaren antzeko kolorekoa.

Haragia: Mehea, kapelaren kolore berekoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Laccaria epitetoa Erdi Aroko latinetik dator, tindatzen, esan nahi duen "laccare" hitzetik. Striatula epitetoa latinetik dator, ildaskekin, esan nahi duen "striatura" hitzetik. Kapelaren ertzean dituen ildaska txikiengatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Behar bezala sailkatzeko, mikroskopioa erabili behar da. Laccaria lateritia oso antzekoa da, habitatak bereizten du.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean eta neguan. Leku oso hezeetako goroldioetan.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Europa.

Erreferentzia

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 148 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 271 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 312 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak

aldatu