La Yegros

Argentinar abeslaria

Mariana Yegros, La Yegros izenarekin ezagunagoa (Morón, Buenos Aires) argentinar abeslaria eta kantautorea da.[1]

La Yegros

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMariana Yegros
JaiotzaBuenos Aires, XX. mendea
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta kantugilea
Genero artistikoaCumbia
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaWaxploitation Records (en) Itzuli

layegros.com
IMDB: nm1881381 Facebook: LaYegros Twitter: layegros Instagram: layegros Bandcamp: layegros Spotify: 4TkLUhcEmk9Wod6RcEVAi7 Musicbrainz: aa22f8bc-2aeb-4dff-87b8-0fc89b9d4f87 Songkick: 2491781 Discogs: 1692300 Allmusic: mn0002523373 Deezer: 1438374 Edit the value on Wikidata

Bizitza pribatua aldatu

Aníbal Yegros eta Pily Jararen alaba da Mariana. Oso gaztea zela deskubritu zuen musikarako zaletasuna.

Jatorriz Misioneskoa, Argentina iparraldekoa zen bere familiaren eragina jaso zuen. Haurtzaroan, aitak chamamé entzuten zuen bere familiaren etxea eraikitzen ari zela, eta amak cumbia, hala nola Los Wawancó eta Cuarteto Imperial . Batxilergoa amaitzean, Moróngo Alberto Ginastera musika kontserbatorioan sartu zen kantu lirikoa ikastera.

Musikari ibilbidea aldatu

Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, kontserbatorioko lagun baten bidez, jakin zuen De la Guarda talde argentinarra, Gaby Kerpel buru duen talde mitikoa, kantarien bila zebilela. Aurkeztu zen eta Casting baten bidez aukeratu egin zuten eta bere lehenengo kantaldia Belodromoan izan zen milaka lagunen aurrean.

Bakarlari ibilbidea aldatu

2013an Viene de Mí kaleratu zuen ZZK Records zigiluaren bidez. Gustavo Santaolalla, Gaby Kerpel, Gato Muñoz eta Miss Boliviaren lankidetzarekin. Nahasketa elektronikoa cumbia, chamamé, carnavalito eta milonga bezalako erritmo latinoamerikar tradizionalekin.[2] Disko honetako ebakiak Viene de Mí eta Trocitos de madera dira. "Viene de Mi" abestia urteko munduko Pop abesti onena aukeratu zuten Alemanian (2013).

2015ean Magnetismo kaleratu zuen, Soundway Records zigiluaren bidez. Folk berrinterpretazio, chicha, cumbia, are rap, funk eta baxu tropikalen ildoan jarraitzen du. Diskoak Gustavo Santaolalla, Gaby Kerpel, Javier Casalla (Bajofondoko biolinista), Puerto Candelaria eta Sabina Sciubbaren kolaborazioak biltzen ditu.[3] Disko honen ebakia Chicha Roja da, YouTube-n 6 milioi ikustaldi baino gehiago dituena.[4]

2019an Suelta jarri zuen abian, Canta La Selva zigiluaren bidez, Gaby Kerpel eta Soom T. ditu kolaborazioetan. Disko honetako pistak "Alegría", "Sube La Presión" eta "Linda La Cumbia" eta "Tenemos voz" dira.[5][6]

Diskografia aldatu

Urtea Diskoa
2013an Viene de mí
2016 Magnetismo
2019 Suelta

2013tik Montpellierren (Okzitanian) bizi da. 2020ko urrian Errenterian abestu zuen Ines Osinagarekin batera Atlantikaldia jaialdian.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2020-09-24). «Mariana Yegros 'La Yegros'. Musikaria: «Musika ez da hilko; topatuko ditugu formula berriak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  2. «La Yegros, la argentina que hace bailar al mundo» Todo Noticias 2020-01-26 (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  3. Retorno, Sin. «Cuando tiene que ser, es [Daniel Martín»] Sin Retorno (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  4. Guzmán, Andrea. (1491072457). «La raíz electrónica | La Yegros» PAGINA12 (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  5. Clarín.com. «La Yegros: la argentina que hace bailar a Europa con canciones que piden un mundo menos desigual» www.clarin.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  6. «La Yegros regresa a nuestros escenarios para presentar "Suelta"» MondoSonoro 2019-03-04 (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  7. «La Yegros e Ines Osinaga abren este jueves el festival Atlantikaldia» El Diario Vasco 2020-09-23 (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).

Kanpo estekak aldatu