Lítla Dímun

Lítla Dímun (danieraz: Lille Dimon) Faroe uhartetako hemezortzi uharteetatik txikiena da. Norvegiako itsasoan dago. Artxipelagoko biztanle egonkorrak ez dituen uharte bakarra da.

Lítla Dímun
Lítla Dímun, Faroe Islands.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuenaRávan (en) Itzuli
Azalera0,8 km²
Geografia
Position of Lítla Dímun on Faroe map.png Map
Koordenatuak61°38′00″N 6°42′34″W / 61.6333°N 6.7094°W / 61.6333; -6.7094
UTC orduaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Honen parte daFaroeak
Region of the Faroe IslandsSuðuroyar sýsla
Municipality of the Faroe IslandsHvalba
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Leku geografikoaFaroeak

EtimologiaAldatu

Lítla Dímun izenak jatorri zeltiarra du. Dímun "Bi muino" esan nahi du. Izenak uharte honi eta aldamenekoari, Stóra Dímun, erreferentzia egiten dio.

EzaugarriakAldatu

Oso uharte txikia da, 0,8 km² besterik ez ditu. Bere puntu garaiena Slættirnir da, 413 metroko muinoa. Haren zabaleraren ia herena itsas labarrak dira eta horrek iritsiezina bihurtu du. Ondoan Stóra Dímun uhartea dago eta biek nahiko lotura izan dute betidanik; administratiboki, Suðuroy uhartean dagoen Hvalba herritik menpe dago. Lítla Dímunen ez dago biztanleri iraunkorra. Bakarrik ardiak eta Fratercula hegaztiak bizi dira. Zuhaitzak ere ez daude. Begetazio guztia belarra eta sasiak da.

OhiturakAldatu

Udetan uhartean dauden artaldeen jabeak Lítla Dímunera joaten dira, haien egoera ikusteko. Horretarako soken bidez igo behar dute eta ez egunero, bakarrik metereologia egokia denean zeren eta lainoak oso ugariak izaten baitira.

HistoriaAldatu

Nahiz eta bere tamainua eta egoera, Faroe uhartetako historian bere garrantzia izan du batez ere XIII. mendean. Urte haietan, gudu-zelaia bihurtu baitzen. Gertaera horiek Færeyinga Sagan (Faroeen Saga) daude jasota.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lítla Dímun