Stóra Dímun (danieraz: Store Dimon) Faroe uhartetako hemezortzi uharteetatik hirugarren txikiena da. Norvegiako itsasoan dago. Uhartean etxe bakarra dago.

Stóra Dímun
Datu orokorrak
Motauharte
Azalera2,7 km²
Geografia
Map
Koordenatuak61°41′37″N 6°45′20″W / 61.6937°N 6.7555°W / 61.6937; -6.7555
Honen parte daFaroeak
Region of the Faroe IslandsSandoyar
Municipality of the Faroe IslandsSkúvoy Municipality
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Etimologia aldatu

Stóra Dímun izenak jatorri zeltiarra du. Dímun "Bi muino" esan nahi du. Izenak uharte honi eta aldamenekoari, Lítla Dímun, erreferentzia egiten dio.

Ezaugarriak aldatu

Uhartearen zabalera 2,7 km²koa da. 2004an lau pertsona bizi ziren, guztiak familia berekoak. Punta garaiena Høgoyggj muinoa da, 396 metrokin.

Ondoan Lítla Dímun uhartea dago eta biek nahiko lotura izan dute betidanik; administratiboki, Suðuroy uhartean dagoen Hvalba herritik menpe dago. Stóra Dímunen oso jende gutxi biza da eta kanpoko komunikazioa helikopteroz egiten da; ferriyren bidezko komunikaziorik ez dago. Zuhaitzak ere ez daude. Begetazio guztia belarra eta sasiak da. Faunaren ikuspuntutik ardiak (400 inguru) eta itsas hegaztiak ikus daitezke (antxetak, fraterculak). 1808an gaur egun desagertuta dagoen Pinguinus impennis espeziaren animalia bat ikusi egin zen; handik gutxira Islandian espeziaren azken aleak hil zituzten.

Historia aldatu

Nahiz eta bere tamainua eta egoera, Faroe uhartetako historian bere garrantzia izan du batez ere X. mendean. Færeyinga Sagaren arabera (Faroeen Saga) urte haietan uhartean Sigmundur Brestisson bizi zen; Sigmundur orduan bereatzi urte zituen eta ikusi zuen bere aita, Brestir Sigmundsson, eta bere osaba, Beinir Sigmundsson, nola hiltzen zituzten. Geroago, 999.urtean kristaua egin zela esaten digu saga horrek eta, artxipelagoren ohitura jarraituz mendeku hartu beharrean, ohitura hori ezabatzen saiatu zen.

1920 arte uhartean eliza baten erorkinak zeuden. Egun desagertu dira.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stóra Dímun