Fratercula

Fraidetxo txotien generoa

Fratercula (euskaraz, lanperna-musua) hegazti genero bat da, Alcidae familiakoa. Hegazti pelagikoak dira eta batez ere ur azpian sartzen elikatzen dira. Kostaldeko hegietan eta kostatik gertu dauden uharteetan bizi dira, eta habiak arroketan edo lurzoruetako zuloetan egiten dituzte. Bi espezie, Fratercula cirrhata eta Fratercula corniculata, Ozeano Barearen iparraldean bizi dira, eta lanperna-musuak Ozeano Atlantikoaren iparraldean.

Fratercula
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCharadriiformes
FamiliaAlcidae
Generoa Fratercula
Brisson, 1760

Espezie guztiak beltzak edo zuri-beltzak dira eta moko handiak dituzte. Mokoko atal koloretsuak galtzen dituzte kumaldiaren ondoren, moko txikiago eta ahulago batek ordezkatuta. Hegal laburrak igeri egiteko moldatu zaizkie eta ur-azpian hegaz egiteko teknika antzeko bat darabilte. Airean, hegalak azkar astintzen dituzte, minutuko 400 aldiz baino gehiago[1], eta askotan ozeano gainazaletik gertu mugitzen dira.

Shetland uharteetan Fratercula generoko hegaztien galera handia dago eta zientzialariak kezkatuta daude[2].

Erreferentziak aldatu

  1. 26 Questions About Puffins. 2012-08-29 (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
  2. (Ingelesez) Tickle, Louise. (2018-06-20). «A world without puffins? The uncertain fate of the much-loved seabirds» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).

Kanpo estekak aldatu