Kristo pasioko sinboloak aldean

Kristo pasioko sinboloak aldean, Lavinia Fotanaren margolan bat da, gai erlijiosoa duena eta debozio pribaturako sortua seguruenik, bere tamaina txikiak adierazten duen bezala.

Kristo pasioko sinboloak aldean
Jatorria
Sortzailea(k)Lavinia Fontana
Sorrera-urtea1581 (egutegi gregorianoa)
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura, tenpera pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak36,2 (altuera) × 27 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaCornell Fine Arts Museum (en) Itzuli
BildumaCornell Fine Arts Museum (en) Itzuli
Inbentarioa1936.30

Gorputz biluziak narraztera ausartutako emakume artistetan lehenatarikoa izan zen Fontana, eta gizonezko zein emakumezkoenak egin zituen. Kasu honetan, Kristoren gorputza ez da guztiz biluzia agertzen, baina frontalki eta enfatismoz ikusleari erakutsia.

Hemen Pasioaren sinboloez inguratua dago Kristoren gorputza, aingeruek eutsita sinboloak eta Jesus bera. Flagelazioaren zutarria eta gurutzea daude nabarmenen, baina zutarriari eusten dion aingeruak hiru iltze ditu eskuan, gurutziltzatzean erabilitakoak. Lurrean, arantzen koroa eta zigorra ere bistan dira.

Kanpo estekak aldatu