Krismoia, kristautasunaren sinbologian, Kristoren izenaren grezierazko letrak gainezarriz osatutako monograma da[1].

Krismoi sinplea
Krismoi osoa, Aragoiko San Juan de la Peñako monasterio erromanikoan

Osagarriak aldatu

Formarik sinpleenean, Kristo hitzaren grezierazko izeneko (ΧΡΙΣΤΟΣ) lehen bi hizkiez osatuta zegoen (khi eta ro). Unicode sisteman, khi-ro ikurra (☧) U+2627 da, krismoiaren adierazpena, beraz, karaktere bakarrean.

Krismoi konplexuagoak ornamentazio kristauan erabili izan dira: khi eta ro biribil batean bat eginda ageri ziren, gurutzeak ere osatzen zuen biribila ardatz bertikal eta horizontalekin, ardatzen arteko goiko tarteetan alfa eta omega ere zeuden eta, batzuetan, sigma letra behean, halaber. Gurutzea kristautasunaren zeinua zen, alfak eta omegak Kristo (jainkoa) gauza guztien hasiera eta amaiera zela adierazten zuten, eta sigma, izenaren azken letra (ΧΡΙΣΤΟΣ)[2].

Erreferentziak aldatu

  1. «krismoi - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).
  2. (Gaztelaniaz) «El Crismón» Catholic.net (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).

Kanpo estekak aldatu