Kriptorkidia
Gizonezkoen garapen-anomalia; fetua garatzen ari dela testikuluetako bat edo biak ez dira eskrotora behar bezala jaisten eta abdomenean edo izterrondoan geratzen dira
Kriptorkidia ugaztunen garapenaren asaldua da, testikuluak enbrioian izaten diren tokitik eskrotora ez jaistea eragiten duena.
Kriptorkidia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Sortzetiko eritasuna, testicular disease (en) , male reproductive system disease (en) , gaixotasun genetikoa, sex differentiation disease (en) eritasuna |
Espezialitatea | medikuntza genetikoa |
Asoziazio genetikoa | |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | Q53.9 |
GNS-9-MK | 752.51 eta 752.5 |
OMIM | 219050 |
DiseasesDB | 3218 |
MedlinePlus | 000973 |
eMedicine | 000973 |
MeSH | D003456 |
Disease Ontology ID | DOID:11383 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Enbrioian testikuluak abdomen aldean izaten dira, eta, enbrioia garatu ahala, eskrotora joan ohi dira; batzuetan, abdomenetik eskrotora bitarteko guneren batean gelditzen dira.
Kriptorkidia alde bakarrekoa (testikulu bat ez jaistea) edo bi aldeetakoa (bi testikuluak ez jaistea) izan daiteke. Haurtzaroan sarri gertatzen da ektopia-mota hau, eta kirurgia bidez sendatu behar izaten da.
Konpontzen ez bada, antzutasun iraunkorra eragiten du. Gainera, testikuluko tumoreak garatzeko probabilitatea handitu egiten da. Zenbait espezietan, hala nola txakurretan, heredagarria da.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.