Arranondo
Txomin Agirreren 'Kresala' gertatzen den fizkiozko herria
Arranondo fikziozko herri euskalduna da, Txomin Agirrek asmatua Kresala eleberria kokatzeko. Anagrama bat da, Agirreren jaioterri Ondarroa izenarena, eta hura bezala herri arrantzalea da.[1]

Fikziotik egiazko egitateetara ere igaro da izena Ondarroan urteekin. Arranondo aldizkaria sortu zuten Ondarroan,[2] adibidez, eta kultur elkarte bat ere bada izena izen berekoa.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH). (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
- ↑ lehenetsia, Gune. (2017-01-04). «Beatriz Zubikarai hil da, Ondarroako 'Arranondo' aldizkariaren koordinatzailea» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
- ↑ «Ondarroako Arranondo kultura elkarteak I. Olerki-lehiaketa antolatu du - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).