Kostaldeko Mendikatea (Hegoaldeko Ozeano Barea)

Kostaldeko Mendikatea Txileko ipar, erdi eta hego-erdialdeko kostaldeko eta Peruko kostaldeko zati txiki bateko eraketa geologiko bat da.

Kostaldeko Mendikatea (Hegoaldeko Ozeano Barea)
Oncolvista.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Cerro Vicuña Mackenna (en) Itzuli
Garaiera 3.114 m
Luzera 3.100 km
Geografia
Koordenatuak 32° 58′ 32″ S, 71° 00′ 49″ W / 32.9756°S,71.0135°W / -32.9756; -71.0135Koordenatuak: 32° 58′ 32″ S, 71° 00′ 49″ W / 32.9756°S,71.0135°W / -32.9756; -71.0135
Mendikatea Andeak
Estatu burujabea Txile

Iparraldetik hegoaldera doan Txileko geografiako lau erliebe egitura nagusietako bat izateagatik bereizten da.

Ezaugarri topografikoakAldatu

Mendikate hau Andeak baino baxuagoa bada ere, bere jatorri geologikoa askoz antzinakoagoa da.

TxilenAldatu

Txilen, gutxi gora-behera, Camaraca muinoan hasten da, Aricatik 20 kilometro hegoaldera dagoena, eta Ozeano Barean barneratzen da Taitao penintsulan, Aysén eskualdean. Mendikate hau Andeetan hasten diren ibai ugarik mozten duten arren, ez da berez desagertzen Nahuelbuta mendilerroa amaitzen den arte, 38º 30' hego latitudean, ondoren, tarteka Pelada, Sarao, Piuché eta Pirulil mendilerroetan, Chiloeko uharte handian, jarraituz. Uharte honetatik hegoaldera, mendikatea izan zenaren tontorrak soilik Chonos uhartediko uharteetan altxatzen dira.

Kostaldeko Mendikateko tontorrik garaienak honakoak dira:

Kostaldeko mendikatea eta Andeen arteko tokirik estuena Paine Estugunea da, Santiagoko metropolitar eskualdea eta O'Higgins eskualdea banatzen dituena. Kostaldetik gertu dagoenez, bere higadura errazagoa da.

 
Kostaldeko Mendikatea irudiaren atzealdeko zatian, Santiago Txilekoa smogak partzialki estalia dagoela eta lainoak erdian. Lehen planoan Andeen zati bat.

PerunAldatu

Mendikate zati txikiak daude, bi Ica departamenduan. Bat Paracasen hasten da, eta Ica ibaiarekiko paraleloan doa, altuerarik handienera Tunga muinoan iritsiz, 1200 metrokoa. Beste zati bat Tumbes eta Piura artean dago, 2000 metro baino gehiagoko altuera duten tontorrekin.

Kanpo estekakAldatu