Morro Chache

Morro Chache Txileko mendi bat da, Erdialdeko Kostaldeko Mendilerroko garaiena, Valparaíso eskualdean dagoena. Melón mendilerroa deritzoneko zati da, La Ligua ibaia eta Aconcagua ibaiaren artean hedatzen dena.

Morro Chache
Geografia
MendikateaKostaldeko Mendilerroa

Morro Chachera Mineral Las Pataguasetik iristen da, La Liguatik 15 kilometro baino gehixeagora hegoekialdera dagoena. Bertara hurbildu eta igotzeak, gutxienez bi eguneko ibilaldia eskatzen du.

Bere tontorretik Aconcagua, La Campana muinoa, El Roble muinoa, Melón mendilerroaren zati handi bat eta Valparaiso eskualdeko kostaldea ikus daiteke.

Erdialdeko Kostaldeko Mendilerroko tontorrik garaienaAldatu

Arrunta da El Roble Muinoa edo Altos de Cantillana Erdialdeko Kostaldeko Mendilerroko tontorrik garaiena direla irakurtzea. Alabaina, Morro Chache tontorrik garaiena bezala aipatzen duten zenbait iturri daude. Eztabaida, funtsean, Zeharkako Haranetatik Luzetarako Haranetarako trantsizio gune honetan nagusi diren mendilerro lotuketan oinarritzen da, Morro Chacheri buruz hitzegiterakoan nahasketak sortzen dituena, La Ligua eta Aconcagua ibaien arro hidrografikoak banatzen dituen zeharkako mendilerroaren zatitzat hartzen baita. Tesi hau Institutu Geografiko Militarraren kartak aztertzean edo El Roble muinoa edo La Campana muinoa igoz eta Morro Chache iparralderanzko lerro zuzenean dagoela ohartuz gezurtatzen da, itsasotik lerro zuzenean ia kilometro kopuru berdinagatik banandua dagoela, El Roble muinoa bezala, eta, gainera, ondoko zeharkako mendilerroa, ekialderantz dagoena, Andeekin elkartzen duena Morro Chache dagoen Melón mendilerro osoa baino txikiagoa dela. Froga hauek Txileko Kostaldeko Mendilerroaren erdialdeko zatiko tontorrik garaiena bihurtzen dute.

Kanpo estekakAldatu