Kosko-ziza lingirdatsu

Kosko-ziza lingirdatsua (Volvopluteus gloiocephalus) Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan daiteke, baina sukaldaritzako balio eskasa du. Gloiocephala aldaera honek Volvopluteus speciosa delakoak baino kalitate handixeagoa duen arren.

Kosko-ziza lingirdatsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaVolvopluteus
Espeziea Volvopluteus gloiocephalus
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Volvariella gloiocephala, Volvariella speciosa var. gloiocephala.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hasieran kanpai-itxurakoa, gero ganbila titi zabal eta kamuts batekin, Azal likatsua, kolore aldakorrekoa; zurixka espezie tipoan, erabat gris-fuliginosoa gloiocephala aldaeran. Diskoan gris samarrez zikindutako zuriak ere badaude. Ertza fina du eta pixka bat ildaskatua aldaera honetan, eta leuna espezie tipoan.

Orriak: Lodiak, zabalak, libreak, estu, pruinaduna, hasieran zurixkak, gero arrosak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Betea, zilindrikoa edo goian mehetua, glabroa , zuria edo grisaxka. Bolba iraunkorra, oinaren oinarria zorroan sartuta, zurixka kolorekoa, irregularki urratua eta sakonki lurperatua.

Haragia: Biguna, zuria, errefauaren usain leunarekin eta astringente samarreko zaporearekin. [2]

Etimologia: Volvariella terminoa, Volvaria generoaren txikigarria da. Oinean bolba dutelako. Speciosa epitetoa latinetik dator, itxura ederra, esan nahi duen "speciosus" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria, baina sukaldaritzako balio handirik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Autore batzuen ustez, Volvariella speciosa edo Volvopluteus gloiocephalus eta Volvariella gloiocephala bi espezie desberdin dira. Moser-ek eta hemen, gloiocephala, Volvariella speciosa delakoaren aldaera bat bezala hartzen da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, lorategi, zelai, ongarritutako belardietan, lasto piloen inguruan. Ez da oso ohikoa.

Banaketa eremua aldatu

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 293 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak aldatu