Kosereva (guaranieraz: kosereva) Paraguaiko sukaldaritzako azkenburuko tipiko bat da. Paraguaiko Jabetza Intelektualeko Zuzendaritza Nazionalak (DINAPI) kosereva paraguaitar ondare gastronomiko izendatu zuen 2018an.[1]

Kosereva
gozoki
Historia
JatorriaParaguai

Kosereva izena gaztelaniazko conserva (euskaraz: kontserba) eratorria da guaranierara.[2] Berez, laranja mingotsaren azalak (guaranieraz: apepu) eta azukrea melaza beltzean egosiz prestatzen den kontserba bat da.[3] Beraz, osagaiak direla eta, azkenburuko gazi-gozo eta garratza da.

Osagaiak

aldatu

Kosereva prestatzeko laranja mingots helduak, azukrea, melaza beltza eta ur ugari erabiltzen da.

Prestaketa

aldatu

Lehenik eta behin laranja mingotsen azalak ahalik eta leunen zuritzen dira. Bigarrenik, frutak erdibitzen dira, patsa kentzen zaie eta uretan garbitzen dira.

Ondoren, frutak ur hotzean jartzen dira 24 orduz, baina ura bizpahiru orduero aldatuz. Gero, eltze batean sartzen dira azukredun ur hotzean. Eltzea estali eta sutan jarri behar da irakiten hasi arte. Irakiten hasi bezain laster, frutak kendu behar dira.

Jarraian frutak berriro garbitu behar dira ur hotzean eta banan-banan leunki estutzen dira mingostasuna gal dezaten.

Azkenik, laranja mingotsak ur hotza eta melaza beltza duen eltze batean sartzen dira. Eltzea estaliz, frutak egosi behar dira. Minutu batez gogorki irakiten utzi eta gero, eltzea sutik kendu behar da.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Dinapi: chipa guasu y otros alimentos, "de interés nacional"» ABC Color 2018-05-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  2. (Gaztelaniaz) Asociación de Academias de la Lengua Española. Diccionario de americanismos: kosereva. (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  3. (Gaztelaniaz) Platos típicos de Paraguay: una sabrosa fusión de culturas. 2017-09-03 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).

Kanpo estekak

aldatu